Okotillo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Ericales |
Familia | Fouquieriaceae |
Generoa | Fouquieria |
Espeziea | Fouquieria splendens |
Okotillo edo okotilo (Fouquieria splendens) Fukieriazeoen familiako zuhaixka da, Mojaveko eta Coloradoko basamortuetan hazten dena. 6 m luze egin daiteke. Enbor bakarra eta oso adartsua izaten du. Bi hostoaldi izaten ditu, baina hostoak oso iraupen txikikoak ditu, udaberriko eurien ondoren galtzen baititu lehenengo aldikoak, eta udan edo udazkenaren hasieran bigarren aldikoak. Oso adar arantzatsuak dituenez lursailetan muga egiteko erabiltzen dira.
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |