Old School (euskaraz Eskola Zaharra) 2003ko Todd Phillips estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileak zuzendu, ekoitzi eta idatiztako komedia film bat da. Luke Wilson, Will Ferrell, Vince Vaughn, Jeremy Piven eta Ellen Pompeo aktoreek antzeztu zuten.
Hogeitamar urtetik gorako hiru adiskideek beren iraganeko unibertsitate garaiko parranda eta festa giroa berreskuratu nahi dituzte, horretarako unibertsitateko kanpusetik kanpo beren fraternitatea sortuko dute. Mitch, Frank eta Beanie (Luke Wilson, Will Ferrell eta Vince Vaughn) beren bizitzen bidegurutzetan daude. Gizon helduak izan, ardurak, emazteak eta lan egonkorrak edukitzea, edota guzti hori gerorako laga eta franternitateen mundura itzuli eta inongo heziketarik gabeko festa giroan barneratzea.