Oleg Polunin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Reading, 1914ko azaroaren 28a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Godalming, 1985eko uztailaren 2a (70 urte) |
Familia | |
Aita | Vladimir Polunin |
Ama | Elizabeth Polunin |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Magdalen College |
Hizkuntzak | ingelesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | botanikaria |
Enplegatzailea(k) | Charterhouse eskola |
Jasotako sariak | ikusi
|
Oleg Vladimirovitch Polunin (1914ko azaroaren 28a – 1985eko uztailaren 2a) botanikari, irakasle eta bidaiari britainiarra izan zen.
Gurasoak Vladimir (Errusian jaioa) eta Elizabeth Polunin artistak zituen.
Hiru anaia ziren eta hirurak natura zientzietan aritu ziren. Bere anaiak: Nicholas Polunin (1909–1997) artikoko esploratzailea izan zen eta ingurumena ikertu zuen eta Ivan Polunin (1920–2010) medikuntzan doktorea eta etnografoa izan zen.
Oxfordeko Magdalen College-ean ikasi zuen Biologia.
Irakasle izan zen Godalmingo Charterhouse School eskolan (Surreyn), 30 urte baino gehiagoz.
Era berean, landare gida ezagun eta adituak idatzi zituen, bai Europako florari buruzkoak bai eta Himalayako florari buruzkoak. Bere lan ezagunena Flowers of Europe (1969) 'Europako lorak', liburu klasikoa da bai botanikarientzat bai eta irakurle arruntentzat.
Ugari bidaiatu zen laginak jasotzen eta argazkiak ateratzen. Espezie berri ugari aurkitu zituen.
Linneoren Elkartearen H. H. Bloomer saria jaso zuen 1983an.