Oliver La Farge | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1901eko abenduaren 19a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Santa Fe, 1963ko abuztuaren 2a (61 urte) |
Hobiratze lekua | Santa Fe National Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Christopher Grant LaFarge |
Ama | Florence Bayard LaFarge |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, eleberrigilea, idazlea, gidoilaria, kazetaria eta arkeologoa |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Oliver Hazard Perry La Farge II (New York, 1901eko abenduaren 19a - Santa Fe, New Mexico, 1963ko abuztuaren 2a) estatubatuar antropologo eta idazlea izan zen.
New Yorken jaio eta Newport-en hazi zen. Aita arkitektoa zen eta anaia zaharrena eleberrigilea. Oliver Harvardeko Unibertsitatean lizentziatu zen.
Mexikon olmeka aztarnategiak esploratu zituen, baita Erdialdeko eta Hego Amerikako beste aztarnategi batzuk ere. 1933an Santa Fen kokatu ondoren, amerikar jatorrizko herrien azterketan espezializatu zen, eta indiar amerikarren eskubideen defendatzaile izan zen.
Bigarren Mundu Gerran Garraioaren Agintean egon zen eta Groenlandiako guduan parte hartu zuen.
Antropologiari buruzko lanez gain, hainbat eleberri idatzi zituen. 1930ean Pulitzer Saria irabazi zuen The Laughing Boy eleberriarekin. Eleberriak Navajoko herriaren bizimodua eta lurraldea deskribatzen ditu.