Ollierren gaixotasun | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | sindromea, enkondromatosia eritasuna |
Espezialitatea | medikuntza genetikoa |
Sintoma(k) | Enchondroma (en) enkondromatosia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | Q78.4 |
GNS-9 | 756.4 |
OMIM | 166000 |
DiseasesDB | 9212 |
Disease Ontology ID | DOID:4624 |
Ollierren gaixotasuna[1], enkondromatosia[1] ere deitua, hezurretan enkondroma deritzen tumore onberak agertzeagatik nabarmentzen den gaixotasun arraroa da; enkondromak kartilagoa sortzen duten tumoreak dira. Gaixotasuna haurtzaroan hasten da eta aurrera egiten du eskeletoaren heldutasuna gertatu arte. Sintomarik gabekoa izan daiteke, nahiz eta batzuetan mina eta deformazioa dagoen kondromak garatzen diren hezurretan. Konplikazio nagusiak bat-bateko frakturak edo traumatismo txikiak agertzea eta enkondromak gaiztotzea dira, eta horiek tumore gaizto edo kondrosarkoma bihur daitezke. Louis Léopold Ollier zirujau frantziarrak egin zuen gaitzaren lehen deskribapena 1898an.[2][3][4][5]
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |