On Kixote (musika) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1898 |
Izenburua | Don Quixote: Phantastische Variationen über ein Thema ritterlichen Charakters |
Jatorrizko herrialdea | Bavariako Erresuma |
Ezaugarriak | |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | On Kixote Mantxakoa |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Richard Strauss |
On Kixote Richard Strauss konposatzaile alemaniarrak idatziriko olerki sinfonikoetako bat da, biolontxelo, biola eta orkestra handiarentzat. Bere azpititulua "Zalduneria gai bati buruzko bariazio fantastikoak" da, eta musikalana, Miguel de Cervantes idazle madrildarrak idatziriko izen bereko eleberrian oinarriturik dago. Straussek, 1897. urtean idatzi zuen musikalan hau. Estreinaldia Kolnen izan zen, 1898ko martxoaren 8an. Txelo bakarlaria Friedrich Grützmacher izan zen, eta orkestraren zuzendaria, berriz, Franz Wülner
Sinfonia kontzertante forman idatzia dago, eta txelo bakarlariak On Kixoteren papera egiten du. Biolak, berriz, Santxo Panzarena. Bigarren bariazioa, On Kixotek, artaldearekin topo egiten duenean eta harmadatzat hartzen dituenean gertatzen da.
Piccoloa, 2 zehar txirula, 2 oboe, korno ingelesa, 2 klarinete Si bemolean (2. klarinete bikoitza Mi bemolean, klarinete baxua, 3 fagot, kontrafagota, 3 korno fan, 3 tronpeta Ren, 3 tronboi, eufonioa Si bemolean, tuba, tinbalak, triangelua, bonboa, txindatak, danbor erredoblantea, pandereta, haize makina, arpa eta kordentzako idatzia dago musikalan hau.