Onfalos

Museoan erakusten den Delfoseko onfalosa

Onfalos (grezieraz Oμφαλoς) zilborra esan nahi duen hitz greziar bat da.

Zilborra oso antzinako garaietatik erdiaren ikurra izan da. Erdi horretatik abiatuta sortuko zen mundua. Ikur honen existentzia ezagutzen da herri ezberdinetan. Hautatutako toki batean jartzeak sakratu eta munduaren erdia bihurtzen zuen. Pausanias geografo greziarrak onfalosari buruz idatzi zuen eta honi buruz erdigune kosmikoaren ikurra dela, non gizakien munduaren, hildakoen munduaren eta jainkoen munduaren arteko komunikazioa sortzen den.

« Delfostarrek Onfalo deitzen dutena haitzurdin zuriz egina dago eta delfostarrek hura Lurraren erdigunea dela diote, eta Pindarok bere kantuetako batean gauza bera dio. »


Delfoseko toki sakratuan XIX. mendean barruti sakratuko aztarnategi handia aurkitu zen, Apolo jainkoari eskainia. Aurkitutako txataletako asko aurkikuntza hauentzako sortu zen museora eraman ziren, horien artean toki hartan gordetzen zen onfalosaren erromatar kopia bat. Jatorrizkoa Apoloren tenpluan zegoen eta haitzurdinezko kopietako bat izan zen Pausaniasek ikusi zuena eraikinaren parean. Onfalosa inguratzen zuen artile zerrenda sarea erliebean irudikatua dago harria estaliz. Jatorrizkoan korapiloak Gorgona buru eran apaindutako harribitxiz apainduta zeuden, goikaldean bi arrano zituela.

Elezaharrak dioenez Zeusek bi arranori unibertsoko bi kontrako puntutatik hegan egiteko agindu zien. Arranoek Delfosen topo egin zuten, non onfalos izeneko kono formako harri batek tokia erakusten duen lekuan. Harria, arraultza erdi formakoa, Apoloren tenplutik gertu eginiko indusketetan aurkitu zen. Munduaren zilborra irudikatzen zuten harri hauek erdigunearen ikur ziren, munduaren sorrera hasiko zen tokiarena. Toki zehatz batean jartzean, toki hau sakratu eta erdigune erlijiosoa bihurtzen zuen. Delfoseko onfalosaren kasuan hala izan zen eta santutegi hau Grezia osoko zilbor edo erdigune erlijiosoa bihurtu zen.

Barrutian aurkitutako txanpon batzuetan onfalosaren irudia ikus daiteke, eskematizatua eta zirkulu baten erdian dagoen puntu batez irudikatua.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]