Ongota Hizkuntza | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 12 |
Eskualdea | Southern Omo Zone, Southern Region |
UNESCO sailkapena | 5: arrisku kritikoan |
Hizkuntza sailkapena | |
unclassified (possibly a language isolate) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza eta hizkuntza bakartua |
Alfabetoa | baliorik ez |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | bxe |
Ethnologue | bxe |
Glottolog | bira1253 |
UNESCO | 78 |
IETF | bxe |
Endangered Languages Project | 4002 |
Ongota (Birale, Birayle bezala ere ezaguna) Etiopiako hego-mendebaldeko hizkuntza bat da, hilzorian dagoena. UNESCOk 2012an jakinarazi zuenez, 115 biztanletik, 12 adineko hiztun natibo baino ez ziren geratu, Weito ibaiaren mendebaldeko erriberako gainerako herrixkako biztanleek tsamai hizkuntza hartu zuten haien ordez. Lehenetsitako hitz-ordena subjektua-objektua-aditza (SOA) da. Hizkuntzaren sailkapena ez dago argi (Sava & Tosco 2015).
Ongotarren ahozko historiak dio, besteak beste, Dikinte, Maale eta Arbore herrietatik sortu zirela. Maale lurraldean egonda, gaur egun euren iparraldean dagoena, klanen elkarketa hegoaldera bultzatua izan zen Maalen ehizakinak zirela eta. Weito ibaiaren ertzei jarraitu zieten Arbore ibaira iritsi ziren arte, non iparralderantz itzuli zituzten eta gaur dauden lekuan finkatu ziren. Kontu hau ez dator bat Maale herrikoarekin, eurek Ongotak jatorriz migratu eta itzuli ez zen Maale komunitateko zati bat zirela baieztatzen baitu.
Hizkuntza afro-asiarren zein nilo-sahararren ezaugarriak ditu Ongotak, eta horrek bere sailkapena nahasten du; hizkuntzalari eta antropologoak ez dira gai izan orain arte hizkuntzaren sustraiak argi eta garbi arakatzeko. Savà eta Tosco-k (2007) diote Ongota-ren morfologia Ts'amakko-arra dela eta lexikoaren %50 Ts'amakko-aren erroetara lotuta egon daitekeela. Addis Abebako Unibertsitateko Aklilu Yilma adituak Ongota kreol pidginizatua dela uste duela ere jakinarazi du. "Ondorio hori tokiko kondaira batek indartzen du, zeinek Ongota nahasketa multietniko batetik sortu zela dioena", esan dute. Horrez gain, Lionel Benderrek Ongota Cushitic-tzat hartzen du, Václav Blažek (1991, 2001 eta aurrera) Nilo-Sahararra, eta Maarten Mous Cushiticistak hizkuntza isolatu gisa aipatzen du. Savà eta Tosco (2003, 2007), beraiek, nilosahariar oinarria duen East Cushitic-eko hizkuntza dela uste dute, hau da, Ongotako hiztunak nilosahariar aurreko hizkuntza batetik aldatu zirela East Cushitic-era, eta hizkuntza horren aztarnek oraindik dirautela. Flemingek (2006) uste du adar independentea dela afroasiarrarekiko. Bonny Sandsen (2009) ustez, Savà eta Toscoren proposamena sinesgarriena da. Sava & Tosco-k (2015) sailkatu gabe uzten dute, agian isolatuta, baina ziur aski superoinarri baten eraginak hain jota, non hizkuntzaren jatorrizko filiazioa ilundu egin den. Dimmendaalek (2011; 2020) Ongota inguruko hizkuntzen eragin handia jasan zuen hizkuntza isolatutzat hartzen du, eta jarrera horrekin bat dator Güldemann ere (2018).
Ezpainkaria | Hobikaria | Sabaikaria | Belarea | Ubularra | Faringala | Glotala | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Leherkaria | b | t d | k g | q | ʔ | ||
Inplosiboa | ɗ | ɠ | |||||
Afrikaria | ts | tʃ dʒ | |||||
Frikaria | f | s z | ʃ | χ | ħ ʕ | h | |
Sudurkaria | m | n | |||||
Hurbilkaria | w | r, l | j |
Aurrekoa | Zentrala | Atzekoa | |
---|---|---|---|
Handia | i iː | u uː | |
Ertaina | e eː | o oː | |
Txikia | a aː |
Gainera, Ongotak tonu altua eta baxua bereizten ditu.
Ongotaren gainbeheraren atzean dagoen mekanismo nagusia beste komunitate batzuekin burutzen diren ezkontzak dira. Laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran egindako espedizio labur batean, zenbait ikertzailek Ongota asko Tsamakko emakumeekin ezkondu zirela ohartarazi zuten. Haurra amaren hizkuntza bakarrik hitz eginez haziko litzateke, baina ez aitarena. (Mikesh, P. et al., 1992-1993) Joera horrek jarraitu egin du azken urteotan.