Ordezkaritza proportzional mistoa (MMP, Mixed-Member Proportional representation ingelesezko izenetik) edo Kide gehigarriko sistema (AMS, Additional Member System ingelesezko izenetik) hauteskunde sistema bat da. Sistema horrek ordezkaritza proportzionala du helburu, baina hautesbarruti bakoitzaren ordezkariak mantenduz. MMP erabiltzen duten hauteskundeetan hautesleek bi boto eman behar dituzte: boto bat beraien hautesbarrutiko ordezkaria hautatzeko, eta beste bat alderdi politiko baten zerrenda aukeratzeko. Emandako bi botoak ez dute zertan alderdi ber-berarentzat izan.
Alemanian ordezkaritza proportzional mistoa ordezkaritza proportzional pertsonalizatua izenaz ere da ezaguna.
Hautesbarruti bakoitzean bertako ordezkaria hautatzeko boz guztiak zenbatzen dira, eta boz gehien lortzen dituen hautagaiak eskuratzen du eserlekua. Barruti guztien ordezkariak hautatuak izan direnean, herrialde edo eskualde mailan alderdi politikoen zerrenda bakoitzari emandako boto kopurua kontuan hartuz izendatzen dira legebiltzarreko gainerako eserlekuak. Horretarako, herrialdeko edo eskualdeko eserleku kopuru osoa zerrenden botoekiko proportzionalki banatzen da, hala nola D'Hondt metodoa erabiliz, baina alderdiek hautesbarrutietan lortutako eserlekuak kontuan hartuz. Adibidez, alderdi batek 4 eserlekurako boto nahiko lortzen baditu, baina 3 barrutitan ordezkaria lortu badu, eskualdeko edo herrialdeko botoekin ordezkari bakarra lortuko du, dagozkion beste 3rak jada dauzkalako.
Demagun herrialde batek bi hautesbarruti dauzkala eta 5 hautetsi aukeratu behar direla. Orduan, hautesbarrutiek ordezkari bana hautatu behar dute, eta gainerako 3 hautetsiak herrialde osoko zerrendetako botoekin hautatuko dira. Demagun hauteskundeetan emaitza hauek lortzen direla:
|
|
Orduan, bi barrutietako ordezkariak A alderdikoak izango dira, bietan alderdi horrek irabazi baitu. Gero, zerrendetarako bozak kontuan hartuz (ohartu ez direla barrutietako emaitzen boto kopuru berdinak) eta D'Hondt metodoa erabiliz, A alderdiak 3 hautetsi eta B alderdiak 2 lortuko lukete sistema proportzionalean. A alderdiak jada bi hautetsi lortu dituenez barrutietan, herrialde osoko 3 ordezkarietatik bakar bat lortzen du, eta B alderdiak beste biak. Horrela, eserlekuen banaketa proportzionala lortzen da, aldi berean barruti bakoitzak ordezkari propioa izanik:
Barrutiak | Herrialde osoa |
Guztira | |
---|---|---|---|
A alderdia | 2 | 1 | 3 |
B alderdia | 0 | 2 | 2 |
Gaur egun MMP sistema erabiltzen duten lurraldeak: