Ordu osagarri

Lan-zuzenbideak arauez antolatutako lantokietan, ordu osagarriak[1], ordu bereziak[1] edo aparteko orduak (Heg.)[2] deitzen zaie langileek lanean ematen duten denborari, aurretik adostutako edo ezarritako oinarrizko ordutegitik kanpo.

Ohiko lan-ordutegia luzatzerakoan langileek orduko diru gehiago irabazi beharko lukete, edo beste nolabaiteko konpentsazioa jaso beharko lukete (denbora librea, ordutegi-malgutasuna...). Baina batzuetan, hainbat arrazoirengatik, langile batzuek, aparteko orduak enpresari "oparitzen" dizkiete.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Zehazki - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).
  2. Fundazioa, Elhuyar. «horas extraordinarias» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-03-18).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]