Oregongo astigar | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Sapindales |
Familia | Sapindaceae |
Generoa | Acer |
Espeziea | Acer macrophyllum Frederick Traugott Pursh, 1813 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Bigleaf maple sap (en) , Bigleaf maple shoot (en) eta Bigleaf maple flower cluster (en) |
Habitat | hardwood forest (en) |
Polinizatzen du | Intsektu |
Oregongo astigarra (Acer macrophyllum) Acer generoko zuhaitz hostoerorkor bat da. Espeziearen izen zientifikoak macrophyllum "hosto handia" esan nahi du.
Ipar Amerikako zuhaitz bat da, Ozeano Bareko kostaldean aurkitzen dena. Alaska hegoaldetik Kaliforniaraino luzatzen da bere lurraldea[1]. Ugariena Oregon estatuan aurkitzen da, hortik bere izena.
15 edo 20 metrotako altuera hartzen du, 35 metrotakoren bat ere badago.
Astigar espezieen artean hosto handienak ditu, 15-30 cm-ko zabalera dutenak. Bost lobulu palmatu ditu, zorrotzak, eta handienak 61 cm-tako luzera har dezake. Udaberrian infloreszentziak ateratzen ditu, 10-50 loretakoak eta 10-15 cm-ko luzerakoak izan ohi direnak[2]. Loreek petalo hori-berdexkak dituzte, ez oso nabarmenak.
Fruitua samara bat da, astigarretan ohikoa den bezala. 1-1'5 cm-ko haziak bi hego ditu 4-5 cmkoak, haizeak urrun eraman ahal izateko.