Orozko

Orozko
 Bizkaia, Euskal Herria
Ibarra auzoko komentua.
Orozkoko bandera

Orozkoko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaArratia-Nerbioi
Izen ofiziala Orozko
AlkateaPedro Mari Intxaurraga (ADIE)
Posta kodea48410
INE kodea48075
Herritarraorozkoar
Kokapena
Koordenatuak43°06′31″N 2°54′40″W / 43.10861°N 2.91111°W / 43.10861; -2.91111
Map
Azalera102,42 km²
Garaiera159 metro
Distantzia24 km Bilbora
Demografia
Biztanleria2.654 (2023)
−10 (2022)
alt_left 1.342 (%50,6) (%48,8) 1.294 alt_right
Dentsitatea0,26 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 18,56
Zahartze tasa[1]% 21,74
Ugalkortasun tasa[1]‰ 53,51
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 80,83 (2011)
Genero desoreka[1]% -5,54 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 6,86 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 59,25 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 41.44 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.orozkoudala.com/

Orozko Bizkaiko hegoaldeko udalerri bat da, Arratia-Nerbioi eskualdekoa. Bizkaiko udalerri handienetan bigarrena da hedaduraz (Karrantza da handiena). Arrazoi geografikoak direla kausa, harreman handia du Arabako Aiaraldea eskualdearekin, eta batzuetan eskualde horren partetzat hartzen da. 2016. urtean 2.635 biztanle zituen.

Bilbo eta Gasteiz hirien artean kokatuta dago, Gorbeiako natura parkean sartuta zati handi batean eta Itxinako mendigunearen magalean. Altube eta Arnauri ibaiek udalerria zeharkatzen dute.

Orografia eta hidrologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso eskualde menditsuan dago Orozko. Gailur nagusiak hegoaldean (Gorbeiako mendialdean) daude: Gorbeia (1.475 m), Illunbe (982 m), Arna (1.232 m), Anekogarri (1.017 m), Ubixeta (1.106 m), Beluzaran (1.028 m) eta Kolometa (1.001 m). Udalerriaren iparraldeko mendiak apalagoak dira eta Gorostola izan ezik (834 m) gainerakoak ez dira 800 m-ra iristen. Aipagarriak dira , halaber mendebaleko Itxina mendialdeko gailurrak: Lekanda (1.302 m), Igalirrintza (1.296 m), Altipitax (1.164 m), Gorosteta (1.256 m) eta Axkorrigan (1.068 m). Kantauri aldeko isuria dute udalerritik igarotzen diren erreka gehienak (Arnauri, Altube), Padrubaso erreka izan ezik.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Altube ibaia Zubiaur auzoan.
Orozkoko baserritarrak laia erabiltzen XX. mendearen hasieran-erdialdean.

Orozko herriak auzo eta elizate asko dituen herria da. Hona hemen garrantzitsuenak:

Herrigune hauek osatua da Orozkoko udalerria: ,

Bizkaiko Jaurerriaren barruan izan zen Orozko, 973. urtean Aiarako jaun-andreen mende geratu zen arte.

Orozkon eraikiriko dorretxeek (Anuntzibai, Torrelanda, Errotaetxe...) argi erakusten dute Orozkoko udalerria osatzen duten herriguneen Erdi Aroko jatorria. Lau setio garrantzitsu jasan behar izan zuten orozkoarrek XII-XIII. mendeetan.

1785. urtean Bizkaiko Jaunaren agindupean zegoen berriro ere.

Laborantza (artoa, patata, barazkiak) eta abere hazkuntza (behi, ardi eta zerri azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Dena dela langile ugari Laudio, Ugao eta Arakaldoko industrietara joaten da langile eta bigarren lanbide ditu baserriko lanak.

Nekazaritzari lotutako udalerria izanik eta errepide nagusietatik urruti egonda, Orozkoko biztanle kopurua etengabe jaitsi zen XX. mendean zehar. 3.000 biztanletik gora izatera iritsi bazen ere, 1990erako 2.000tik behera zituen. XX. mendearen azken hamarkadan eta XXI. mendearen hasieran herria suspertu egin zen pixka bat eta biztanleak irabazten hasi zen.

Orozkoko biztanleria
Orozkoko udaletxea.

2011ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Orozkoko alkatea ADIE plataformako Josu San Pedro da.

Orozkoko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
ADIE
6 / 11
778 (% 52,85)
5 / 11
668 (% 43,95)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 11
385 (% 26,15)
4 / 11
533 (% 35,07)
EH Bildu*
2 / 11
267 (% 18,14)
2 / 11
244 (% 16,05)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
23 (% 1,56)
0 / 11
62 (% 4,08)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 11
4 (% 0,27)
0 / 11
7 (% 0,46)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean
Orozkoko Alejandra Ganzabal[4] hiztunaren pasartea, gerra garaian ihes egitearen ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[5][6] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Orozkoko euskara[7][6] berezia da, herri bakarra baita euskara honetan katalogaturik dagoena. Era berean, mendebaldeko euskararen aldaera bat da hau, sartaldekoa[5]. Hizkuntza banaketa eman zen 1996an, eta, datuen arabera, 1.180 euskaldun, 364 ia-euskaldun eta 307 erdaldun ziren herrian.

Hala ere, 2010ean egindako inkesta baten arabera,herritarrren %59,25 euskaldunak ziren, hau da, 1531 gutxi gorabehera. Baina, %27k soilik erabiltzen zuen euskara.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijio ondarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipagarriak dira:

  • Orozkoko San Joan Bataiatzailearen parrokia: XIII. mendeko jatorria du.
  • Muruetako San Pedro parrokia.
  • Olarteko San Bartolome parrokia.
  • Zaloako Andra Maria eliza.
  • Lorentzo Deunaren eliza (Urigoiti).
  • Migel Deunaren baseliza eta Goikiria auzokoa.
  • Ibarrako komentua.

Ondare zibila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orozkoko Museoa XVIII. mendeko Legorburu edo Kareaga etxean kokatuta eta hiru solairutan banatuta dago: Ondare historikoa, Bizimodu tradizionala eta Gorbeiako lurralde garaietako biztanleak izenekoak.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orozkoar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Auzoko umeak Frantziara gerrari ihesi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-05).
  5. a b «Sartaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  6. a b «Orozko - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  7. «Orozkokoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa