Oscar Bonavena

Oscar Bonavena

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1942ko irailaren 25a
Herrialdea Argentina
HeriotzaReno1976ko maiatzaren 22a (33 urte)
Hobiratze lekuaLa Chacarita hilerria
Heriotza moduagiza hilketa
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria
Altuera179 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm0093827 Find a Grave: 22433 Edit the value on Wikidata

Oscar Natalio Ringo Bonavena (Buenos Aires, 1942ko irailaren 25a - Reno, Ameriketako Estatu Batuak, 1976ko maiatzaren 22a) pisu astunetako argentinar boxeolaria izan zen.

Bi aldiz borrokatu zen Joe Frazierren aurka eta behin, 1970ko abenduaren 7an, Muhammad Aliren aurka. Borroka hartan Muhammad eraistea lortu bazuen ere, 15. round-ean galdu egin zuen. 1976ko maiatzaren 22an, Mustang Ranch putetxeko gizazain Ross Brymerrek tiroz hil zuen[1]. Ezusteko heriotz honek Argentina hunkitu zuen: 150.000 lagun igaro ziren Luna Park Stadiumen jarritako hil kaperatik. Bonavena Buenos Aireseko La Chacarita hilerrian lurperatu zuten.

Boxeolari profesional gisa, Ringo Bonavenak 58 borroka irabazi zituen, 9 galdu eta bat berdindu[2]. Club Atlético Huracán zelaiko harmaila batek eta Buenos Aireseko kale batek bere izena daramate.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ringo Bonavena: Una bala le robó la vida, pero no la leyenda. gente.com.ar (Noiz kontsultatua: 2015-09-11).
  2. Oscar Bonavena. boxrec.com (Noiz kontsultatua: 2015-09-11).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oscar Bonavena Aldatu lotura Wikidatan