Hiria | Swansea, Gales | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 2003 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zelaia | Liberty Stadium (Edukiera: 20.827) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Rob Davies | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Toby Booth | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | United Rugby Championship | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 13.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.ospreysrugby.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Ospreys Rugby (galesez: Y Gweilch) Galesko lau errugbi talde profesionaletako bat da, Swansea hirian egoitza duena. Pro 14 Liga eta Heineken Cup txapelketetan lehiatu ohi du.
2003an sortu zen Neath RFC (1871) eta Swansea RFC (1874) taldeek bat egin zutenean, horrela Mendebaldeko Glamorgan eskualdea ordezkatuko zuen. Aurreko denboraldian Neath RFC Pro 12 Ligan finalera iritsi zen eta hurrengo denboraldietarako taldea indartzea zuten helburu. Hasiera batean Neath-Swansea Ospreys izena zuen baina Ospreys Rugby izenarekin gelditu zen. Osprey ingelesez arrano arrantzalea da.
Historia laburra izan arren emaitza bikainak izan ditu, batez ere Pro 12 Ligan. Irlandako Leinsterrekin batera garaipen gehien lortu dituen taldea baita.