Osteina obducta | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Fomitopsidaceae |
Generoa | Osteina |
Espeziea | Osteina obducta Donk, 1966 |
Basionimoa | Polyporus obductus |
Osteina obducta Fomitopsidaceae familiako onddo espezie bat da.
Sinonimoak: Polyporus osseus, Oligoporus obductus.
Kapela: 5 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Ia zirkularra edo pixka bat banatua, edo espatuliformea, ganbil hondoratua eta beste kapela batzuekin elkartuta; zuri apal kolorekoa, gero krema argi kolorekoa, leuna.
Poroak: Dekurrenteak, borobilak, 0,18-0,6 mm, urratuak, horma meheekin, zuriak.
Poro dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Beste hanka batzuekin elkartuta, laburra, itxuragabea, kolore berekoa, oinarria mehetua.
Haragia: Zurixka, elastikoa, laster lehortzen da eta hezur itxura hartzen du.[1]
Etimologia: Polyporus terminoa grekotik dator, ugari, asko, esan nahi duen “poly” hitzetik eta poro esan nahi duen “póros” hitzetik. Poro ugarirekin. Osseus epitetoa latinetik dator, hezur, hezurrezkoa esan nahi duen “osseus” hitzetik. Hezurra bezalako gogorra bihurtzen delako zahartzean.
Ez da jangarria.
Alertzeen motzondoetan mendian.
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, batez ere Alpeak, Norvegia, Txekia, Hungaria, Eslovakia, Frantzia, Errusia, Uzbekistan, Japonia, Tasmania.[2]