Ototoxikotasunasendagai ototoxikoek eragindako barne belarriko egituren kalte itzulgarri edo itzulezina da. Medikamentu hauek bide desberdinetatik administratu ondoren bide sistemikora heltzen dira.
Barne belarriko entzumen funtzio zein bestibularrari eragiten dioten arren, batez ere korti organoarentzat dira toxikoak medikamentu hauek. Farmako ototoxiko gehienak giltzurrun bidetik iraizten dira eta giltzurrunen funtzionalitatearen murrizpenak entzumen gaitasunaren galera dakar.
Antibiotiko ototoxikoak haurdunaldian ekidin beharrekoak dira
Adineko eta entzumen arazoak dituzten pertsonak ez dira medikamentu ototoxikoekin tratatu behar eraginkortasuna duten beste medikamentu batzuk badaude.
Aminoglukosido baten toxikotasuna giltzurrun iraizpenaren araberakoa da.
Klorokina: toxikotasun bestibularra eta gortasun itzulgarria eragiten ditu.
Estreptomizina: astebete baino gehiagoz eguneko gramo bat administratzen zaien gaixoen %4-15-ek gortasuna garatzen dute, normalean 7-10 eguneko latentziaren ondoren agertzen dena eta tratamendua eten ezean okerrera egiten du. Gortasun iraunkorra sor dezake.
Gentamizina: Ezaugarri toxiko bestibularrak gizakian.
Kanamizina: Neomizinaren potentzial ototoxiko antzekoa du.
Neomizina: Entzumen funtzioarentzat arriskutsuena da. Aplikazio topikoan edo koloneko kirurgiaren prestakuntzarako bakarrik erabiltzen da. Gortasuna agertu da zaurien irrigazio eta administrazio intrapleuralean erabili ondoren.