Otxarkoaga-Txurdinaga (3) | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Auzoak | Otxarkoaga eta Txurdinaga | ||||
Azalera | 38,994 km² | ||||
Biztanleria | 29.690 (2006) | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°15′30″N 2°54′10″W / 43.25833°N 2.90278°W |
Otxarkoaga-Txurdinaga Bilboko barrutia da. Ibaizabal ibaiaren ekialdera kokatzen da. Iparraldean Uribarriko barrutiarekin eta mendebaldean Begoñako barrutiarekin egiten du muga. Barrutiak guztira; 389,94 hektareako azalera dauka, eta 29.690 biztanle (2005).
Distritua bi auzotan banatzen da, Txurdinaga eta Otxarkoaga. Bi auzo hauek, bi hirigintza eredu oso desberdinen adibide garbia dira. Txurdinagan espazio zabalak eta gune berdeak nagusi diren bitartean. Otxarkoagan pilaketa, kale estuak eta maldak nagusitzen dira.
Auzoen biztanleri egituran ere, desberdintasun handiak ikus daitezke. Otxarkoagan etxebizitza sozial eta udalak sustaturikoa nagusi da, horrek eraginda, biztanleriaren zati handi batek udalaren laguntzak jasotzen ditu. Txurdinagan ostera, etxebizitza soziala baldin badago ere, etxebizitza gehienak libreak dira.
Biztanleriaren adinari dagokionez, Otxarkoagako biztanleriaren batez besteko adina hiriaren batezbestekoaren gainetik dago, hau da, biztanleriaren zahartze prozesua arinagoa da. Txurdinagan bestalde, auzo "gazteagoa" izateagatik, zahartze hori astiroago gertatzen ari da.
Mikoleta auzunean dagoen Santa Marina ospitaleak zerbitzua ematen die barrutiko zein kanpoko biztanleei ere, arnas gaixotasunetan espezializatuta dagoelarik.
Biztanleria (1987-2004) | ||
---|---|---|
Errolda urtea |
Biztanleria | |
1987 | 26.696 | |
1988 | 27.025 | |
1989 | 27.180 | |
1990 | 27.751 | |
1991 | 27.741 | |
1992 | 28.071 | |
1993 | 28.341 | |
1994 | 29.297 | |
1995 | 29.215 | |
1996 | 30.167 | |
1997 | 30.356 | |
1998 | 30.479 | |
1999 | 30.275 | |
2000 | 29.965 | |
2001 | 29.771 | |
2002 | 29.590 | |
2003 | 29.770 | |
2004 | 30.010 | |
2005 | 29.690 |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |