Ourém | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Santarem | ||
Posta kodea | 2490 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 39°39′N 8°35′W / 39.65°N 8.58°W | ||
Azalera | 416,68 km² | ||
Mugakideak | Leiria, Pombal (en) , Alvaiázere (en) , Ferreira do Zêzere (en) , Tomar, Torres Novas, Alcanena (en) eta Batalha | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 45.932 (2011) | ||
Dentsitatea | 110 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Burladingen, Częstochowa, Le Plessis-Trévise eta Raseiniai District Municipality (en) | ||
cm-ourem.pt |
Ourém (portugesez oˈɾɐ̃j eta tokiko hizkeraz ɔˈɾɐ̃j ahoskatua), lehen Vila Nova de Ourém deitua, Santarém barrutiko hiri portugaldarra da, Erdiko lurraldean eta Médio Tejo azpieskualdean kokatua.
Bere 416,50 km²-ko azalera 13 freguesiatan banaturik dago:[1]
Udalerriak 1180an jaso zuen bere forua, Teresa Portugalgoa infantak, Flandriako kondesak, Alfontso I.a Portugalgoaren alabak, esleituta. Hiri-gutunean latinez Auren deitzen zen herria aipatu zuten. Gune historikoa Ourémgo gazteluaren inguruan dago, Ourémgo konde eta Valençako markes Alfontso Bragantzakoaren garaian eraikia.
Teresa Portugalgoa andreak 1183an egindako eliza-dohaintzaren agirian adierazten zuenez, gaztelua eraiki zen lokalak Abdegas izena zuen lehen: (lit.) "Aprouve-me fazer testamento do eclesiástico de Ourém, que antes se chamava Abdegas". 1142ko Leiriako hiri-gutunean, Ourém (Portus de Auren) toponimoa agertzen zen, eta jada Leiriako termen lurralde-muga gisa aipatzen zuten. 1159an, Castelo de Cerasen dohaintza egin zuten, eta 1167an, Lisboako gotzainak Alfontso I.a Portugalgoa erregeari (Alfonso Enriquez jauna) Tenpluko Zaldunekin izandako lurralde-eztabaida bati buruzko dokumentu batean agertu zen. 1991ko abuztuaren 16an hiri mailara igo zen. Ordura arte, Vila Nova de Ourém bezala ezagutzen zuten.
Ourémgo biztanleriaren bilakaera |
---|
INEren datuak. |
Artikulu hau Portugalgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |