P.A.I.N. | |
---|---|
Datuak | |
Mota | activist group (en) |
Historia | |
Sorrera | 2017 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
P.A.I.N. edo PAIN (Prescription Addiction Intervention Now) Nan Goldin artistak eta beste kaltetu batzuek opioideen krisiari erantzuteko sortutako defentsa-erakunde bat da, Sackler familiari aurre egiteko bereziki sortua, Purdue Pharma korporazioaren bidez Oxycontin droga ekoizten eta banatzen sortua delako neurri handi batean opioideen osasun larritasuna.[1] Errezatengatiko Adikzioan Eskuhartzea Orain esan nahi du erakundearen ingelesezko izenak, baina PAIN laburtuta, mina esan nahi du hitzak ingelesez, eta painkiller terminoarekin ere lotzen da, min-hiltzaileak botika analgesikoak baitira ingelesez, botika opioide batzuek okupatu duten farmaziako alor bat.
Nan Goldinek P.A.I.N sortu zuen 2017an, opioide-epidemian Sackler familiak zuen erantzukizunaz jakin zuenean, eta bera ere Oxycontinekiko mendekotasuna garatutako pertsona izanik.[2][3] PAINen helburuetako bat izan da Sackler familia erantzule gisa markatzea iritzi publikoan eta epaitegietan, beren aberastasuna opioideekiko mendekotasuna tratatzeko programak finantzatzeko bilaka dadin.[4][5] Era berean, nola oso nabarmenak izan diren hainbat urtez Saclertarreek museoei eta kultura-erakundeei egindako dohaintzak, beraien izena publikoki zuritzeko erabili dutela hori uste dute PAINekoek: kultura erakunde eta museo horiei eskatu izan diete, batetik Sackler izena kentzeko agerpen publikoetatik, eta bestetik dohaintzak erabiltzeko opioideen krisiak eragindako kalteak murrizteko.[6]
PAINen protesta metodo ezagun bat izan da Sacklertarren dirua jaso duten instituzioetan protestak egitea.
New York-eko Arte Museo Metropolitarrean izan zen era honetako lehen ekintza ikusgarria 2018ko martxoan. Eraikin horretan Dendurko Tenplu egipziar antzinakoa hartzen duen The Sackler Wing izeneko eraikin-atal edo hegal oso bat dago, eta han zabaldu zuten protesta 100 lagunek, pilula poto eta dolar margotuekin[7]. 2019ko otsailean, New York-eko Guggenheim Museoan beste ekintza sorpresa bat egin zuten[8].
2019ko uztailaren 1ean, Europara iritsi zen protesta. Louvre Museoan[9] azaldu ziren Goldin eta PAINekoak eskatzeko Sackler familiaren izena kendu ziezaiotela museoan izen hori zuten galeria batzuei.[10] 2019ko azaroan, Londresko Victoria & Albert museoko Sackler Courtyard patio 2017an inauguratua izan zen protestan.[11][12]
Aipaturiko ekintza hauek jasotzen dira, besteak beste, All the Beauty and the Bloodshed dokumentalean, zeinak Nan Goldin du protagonista[13]. Lau ekintza horien protagonistek: New York-eko Met-ek eta Guggenheimek, Parisko Louvrek eta V&A museoak, laurek egin dizkiete uko harrezkero Sacklertarren dohaintzen, eta izenak ere ezabatu dituzte beren erakundeetatik eta eraikinetatik.
Sackler izena oraindik duten erakundeen kontra jarraitzen du lanean PAINek 2023an.