Paavo Haavikko | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Paavo Juhani Haavikko |
Jaiotza | Helsinki, 1931ko urtarrilaren 25a |
Herrialdea | Finlandia |
Lehen hizkuntza | finlandiera |
Heriotza | Helsinki, 2008ko urriaren 6a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Hietaniemi hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: eritasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marja-Liisa Vartio (1955 - 1966ko ekainaren 17a) Ritva Haavikko (en) (1971 - 2008ko urriaren 6a) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | finlandiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, antzerkigilea eta argitaratzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Anders Lieksman |
Genero artistikoa | Literatura modernista |
Paavo Haavikko (Helsinki, Finlandia, 1931ko urtarrilaren 25a - ib., 2008ko urriaren 6a), dramaturgo eta poeta finlandiarra izan zen, poesia eta atsotitz liburu askoren egilea eta antzerki-, narrazio- eta saiakera testu ugarirena ere. Finlandiako XX. mendeko bigarren erdialdeko funtsezko egileetako bat izan zen eta gutxienez 12 hizkuntzatara itzuli da.
1969an Helsinkiko Unibertsitateko ohorezko doktore izendatu zuten, eta argitaletxe-sektoreko enpresaburu garrantzitsua izan zen, XX. mendearen amaieran bere argitaletxea sortu zuen, Art House, erretiro arte zuzendu zuena.
Beste sari batzuen artean, 1984an Neustadt nazioarteko literatura saria jaso zuen.