Paklenica Parke Nazionala | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | parke nazional, parke eta naturagune babestu |
Azalera | 95 km² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 44°22′N 15°26′E / 44.37°N 15.43°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Kroaziaren banaketa administratiboa | Zadar eskualdea |
Paklenica Parke Nazionala (kroazieraz Nacionalni Park Paklenica) Kroaziako Parke Nazionaletako bat da, Zadar eskualdea eta Lika-Senj eskualdeen artean aurkitzen dena.
Velebit mendikatea aurrehistoriatik jadanik populatua izan da. Glaziarrek atzera egin zutenean talde ehiztariak ibili ziren inguru hauetan. Lehenengo asentamenduak Brontze Arokoak dira, liburnoek eginikoak.
K.o. I mendean erromatarrak iritsi eta Dalmazia probintzian sartu zuten eta Argyruntum (gaur egungo Starigrad, "hiri zaharra") sortu zuten. Merkatal hiri garrantzitsua izatera iritsi zen eta harresi eta dorreak eraiki ziren. Kroaziarrak VII mendean iritsi ziren.
1949an sortu zen Paklenica Parke Nazionala eta 1978an UNESCOk Biosfera erreserba izendatu zuen. 1981ean inguruko eremuak ere babestu egin ziren. Parkeak 95 km²ko hedadura du, bi herenak Zadar eskualdean (64 km²) eta heren bat Lika-Senj eskualdean (31 km²).
Bi arroila daude:
Mila landare espezie eta azpiespezietik gora zerrendatu dira, hauetatik 79 endemikoak. Zuhaitzik ohikoenak haritza, pagoa eta pinu beltza dira. Iratzea ere ugaria da.
Faunari dagokionez 40 anfibio eta narrasti espezie daude. Hegaztiak 230 espezietik gora ere, besteak beste arrano beltza, belatz handia, arrano sugezalea, okil gibelnabarra eta okil ertaina. 53 ugaztun espezieen artean bereziki aipatzekoak dira orkatza eta hartz arrea.