Palma Gaztea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Venezia, 1550 |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Heriotza | Venezia, 1628ko urriaren 17a (77/78 urte) |
Familia | |
Aita | Antonio Palma |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, akuafortista, artista grafikoa, Irarlea, marrazkilaria eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Venezia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Goi Pizkundea |
Genero artistikoa | erretratua |
Iacopo Negretti, Jacopo edo Giacomo Palma il Giovane edo Palma il Giovane (Palma Gaztea) izenez ezagunagoa (Venezia, 1549ko iraila - ibidem, 1628ko urriaren 14a) Veneziako eskolan italiar margolaria izan zen.
Margolarien familia batean jaio zen eta Palma Zaharreko senidea zen. Bere estiloa hobetzeko, Tizianoren margolanen kopiak egin zituen. 1567tik 1572ra Erroman egon zen, Urbinoko dukeak bidalita. Ondoren, Tizianoren tailerrean lan egin zuen.
Bere lehen enkargu garrantzitsua 1577an jaso zuen, Dogoen Jauregirako. Veronese eta Tintorettorekin batera jauregia apaindu zuen eta Veneziako elizetarako lanak ere margotu zituen.
Tintoretto hil ondoren, Palmak haren estiloa betikotu zuen eta Veneziako margolari nagusi bihurtu zen. Bergamotik eta Erdialdeko Europatik enkarguak jaso zituen, bereziki Rodolfo II.a enperadorearengandik Pragarentzat.