Panna Cinka | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gemer, 1711 |
Herrialdea | Hungaria |
Talde etnikoa | Romani people in Hungary (en) |
Heriotza | Tornaľa, 1772 (60/61 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | biolin-jotzailea eta prímás (en) |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | biolina |
Panna Cinka (hungarieraz: Czinka Panna, eslovakieraz: Panna Cinková) (1711(?) – 1772) hungariar- erromani biolin-jole ospetsua. Bere musika-taldearekin arrakasta handia izan zuen Europan eta XIX eta XX. mendeko musika-talde ijitoen aurrekari aitzindaritzat hartzen da.[1]
Sajógömör-en jaioa, Hungarian (gaur egungo Gemer, Eslovakia), musikari ijitoen familia batean. Bere aita Ferenc II.a Rákóczi gorteko musikaria izan zen, ustez semeekin batera Rákóczi Martxaren sortzailea.
Panna Cinkak musika ikasi zuen Rozsnyó-n (gaur egun Rožňava) eta musikari- errementari ijito batekin ezkondu zen. Kondairen arabera, 9 urterekin biolina jotzen zuen, János Lányi-k musika formakuntza erraztu zion.[2]
1725etik aurrera Cinkak musika banda bat sortu zuen bere senarrarekin eta koinatuekin, ondoren ere bere semeetako batek taldean jo zuen[2]. Talderako uniforme bat diseinatu zuen. Biolinarekin zuen trebetasunagatik egin zen famatua. Talde honetan lehen biolina jotzen zuen. Atzerrian bira egin zuten eta etxe nobleetan aritzera gonbidatuak izan ziren, Maria Teresa I.a adibide.[2] Lau seme eta alaba bat ere erditu zituen.
Panna Cinka 1772an hil zen eta otsailaren 5ean lurperatu zuten Gemer-en. Bere hilobia ez da mantendu, baina poetek Safo ijitoa epitetoa eman zioten. Hungariako idazle eta konpositore askok —esaterako, Mór Jókai, Zoltán Kodály eta Endre Dózsa— bere lanen pertsonaiatzat hartu zuten.
Dušan Rapoš-ek zuzendutako Panna Cinka (2008) film biografikoan Anna Luca Bianni (Anna Gurji) biolin-jolearena egin zuen.[3]