Panpako mendilerroak | |
---|---|
Mota | eskualde geografiko eta talde |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 32°S 65°W / 32°S 65°W |
Estatu burujabe | ![]() |
Argentinar probintzia | Catamarca |
Panpako mendilerroak (gaztelaniaz: Sierras Pampeanas) Argentinako eskualde geografikoetako bat da. Herrialdearen erdi-mendebaldean, zazpi probintzietan zehar ( Tucumán, Catamarca, La Rioja, San Juan, Santiago del Estero, San Luis eta Córdoba), hedatzen diren mendilerroen multzoa hartzen du. Iparraldean Ipar-mendebaldeko eskualdearekin du muga, hegoaldean Panparekin, ekialdean Chaco eta Panparekin eta mendebaldean Cuyorekin[1]. 300.000 km² inguruko eremua dauka.
Iparraldetik hegoaldera:
Ekonomiaren oinarriak abeltzaintza, nekazaritza eta meatzaritza dira. Behi, zaldi eta ardi azienden hazkuntzak garrantzi handia du La Rioja, Córdoba eta, gutxiago bada ere, San Luisen. Nekazaritzan garia, artoa, zekalea, ekilorea, kuiatxoa, patata, tipula, artatxikia, kakahuetea, oloa, garagarra, tomatea, meloia eta angurria hazten dira. Mineral hobiek diru sarrera handia dakarte San Luis, La Rioja (Famatinako urrea, zilarra, nikela eta kobrea) eta Catamarcan (Sierra del Aconquija eta Sierra de Ancastiko eztainua)[1].
Industriarik aipagarrienak elikagai ekoizpena, ardogintza, ehungintza, tabakogintza eta zurgintza dira[1].