Pantalicako nekropolia | |
---|---|
Pantalica | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Syracuse and the Rocky Necropolis of Pantalica | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Free municipal consortium | Free Municipal Consortium of Syracuse |
Italiako udalerri | Ferla |
Koordenatuak | 37°08′N 14°59′E / 37.13°N 14.98°E |
Arkitektura | |
Azalera | 205,86 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 1200-001 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Pantalicako nekropolia (italieraz: Necropoli di Pantalica) hego-ekialdeko Siziliako nekropolia da, K.a. XIII. eta K.a. VII. mendeen arteko hilobiak dituena.[1] 4000 hilobi inguru daude, Anapo eta Calcinara ibaien lotunean dagoen muino harritsu batean. 2005ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Sirakusarekin batera, kontuan hartuz haren balio historiko, arkeologiko, espeleologiko eta paisaiarena.
Dirudienez, Pantalica izena arabierazko Buntarigah hitzetik dator, kobak esan nahi duena, tokian anitz koba naturalak eta artifizialak daudelako[2]. Siziliako gune protohistoriko garrantzitsuenetako bat da, oso baliagarria ulertzeko Brontze Arotik Burdin Arorako pasartea. Poetikoki, baina ez zientifikoki, identifikatu da antzinako Hiblarekin, K.a. XIII.-VIII. mendeen arteko erresuma, Anapo haranetik Sirakusaraino zabaltzen zena[3].
Pantalicako eskualdeak Vincenzo Consoloren ipuin bati eman zion izena Le pietre di Pantalica[4]. Horren arabera, meseta hori gizakiaren bidearen metafora da.
« | Pantalicara heldu ginen, antzinako Hibla, ahuntz-bideetatik igo ginen, nekropoliko hilobietan sartu ginen, etxebizitza-kobak, haitz-harresi malkartsuetan induskatutako santutegiak, Anapo uretara begira. Agureak beti hitz egiten zuen bere bizitzaz. Kontatu zidan, haurtzaroa eta gaztaroa leku horretan igaro zituela. Belarrez eta animaliez hitz egin zidan, Anapoko sugea, eta beste suge erraldoi bat, Biddina, liluratzen zuen izugarrizko herensugea, inor gutxik ikusi ez bazuen ere, gizakiak, astoak, ardiak eta ahuntzak iresten zituela. | » |
—(Vincenzo Consolo: Le pietre di Pantalica) |
Tokia meseta batean kokatuta dago, arroilez inguraturik, milurtekoetan Anapo ibaiak eta Calcinara errekak sortu zutena, eskualdeko arroil-orografia moldatuz[5]. Giarranauti eskualdean baso bat dago. Bidezidor batzuk hartuz, tokia bisitagarria da. Anapo haranean sartzen da Sortinotik eta Ferlatik[6]. Anaktoron da gune arkeologikoaren tokirik garaiena. Goi-ordokia haran malkartsuez inguratuta dago, tokia helezina egiten duena (gaur Ferlatik datorren eskualdeko 11. errepidea erabiltzen da). Anaktoron babesteko gotortutako sarrera eta lubaki bat eraiki zen. Pantalica, Pantalicako natura-erreserban, Anapoko haranean eta Cava Grandeko errekan dago Riserva naturale orientata Pantalica, Valle dell'Anapo e Torrente Cava Grande.
Paolo Orsiren ustez, Pantalica antzinako Herbeso zen, baina Bernabò Break pentsatzen zuen Hibla zela, Hiblon erregeak gobernaturik, megaratarrei (Lamisek zuzendutakoak) baimena eman ziona haren lurraldeko bazter batean ezartzeko eta Megara Hiblea, K.a 728an, fundatzeko.
« | François Villardek uste zuen Pantalica antzinako Hibla zela eta horren erregeak Lamisen megaratarrei baimena eman zien bere lurraldean ezartzeko eta Megara Hiblea fundatzeko. Hipotesia onargarria da Sizilia aurrehelenikoaren gunerik garrantzitsuena delako. Hiblon erregearen agindupeko lurra, Monte Lauroko mesetatik Augusta eta Sirakusako kostaraino heltzen zen. | » |
—L. Bernabò Brea: Sizilia greziarrak baino lehenago, 1958, 163 or. |
Tommaso Fazellok ere, akats egin zuen Pantalica Herbesorekin identifikatzean.
K.a. XIII. mendeko lehen erdian, tupustean, kostaldeko kokaleku guztiak desagertu ziren, sikuloak eta beste populazio batzuk heltzean edo ezezagunak zaizkigu beste arrazoiengatik. Populazioa kostaldea utzirik, babesa bilatu zuen abegitsuak ez ziren mendietan. Herri horiek kulturalki lotuta zeuden Thapsosekin, baina harremanak Mizenasekin zituzten.
K.a. 1050 inguruan, Pantalicak garrantzia galdu zuen eta biztanleak Cassibileko nekropolira eta horren ingurura mugitu ziren, non Pantalica II.aren faziesa loratu baitzen.
Aldaketa hori aldi baterakoa izan zen, baina K.a. IX. mendean, jatorrizko lekuak berriro garrantzia hartu zuen. Alabaina, kostaren hurbil egotean, feniziarren eragina nabaritzen da estiloan baita merkataritza-elkartrukean ere.
K.a. 850 inguruan, beste arrazoirengatik (greziarrek oraindik ez zuten inongo koloniarik fundatu), Pantalicako populazioa kostatik barnealdeko toki zailetara mugitu zen. Pantalica bezelako tokiak ugariak ziren Siziliako hego-ekialdean greziarrak heldu arte. Horiekin hasierako harremanak baketsuak ziren baino gero, iskanbiak izan zituzten lurraldea kontrolatzearren.
Sirakusa jaiotzean eta gero hedatzean, Hiblonek megaratarrei emandako hiria desagertu zen eta, agian, Sirakusak zerikusia izango zuen Pantalicako hondamenarekin ere, polisen domeinua barnealdera zabaldu zelako Akrai fundazioarekin, K.a. 664an. Pantalicako kulturen Printzearen jauregiko (Anaktoron) hondakinek irauten dute, baita 5.000 hilobitako nekropoli handi batek, haitzean induskatutakoa, ere.[7]
Greziar aldian, nekropoliko eskualdea ez zen osorik habitatu, horretarako Erdi Aroko lehenengo mende arte itxaron behar da.[8], hau da, K.o. VI. mende arte, barbaroek, piratek, eta IX. mendeko arabiarrek populazioei eragin zietenean babesa bilatzeko helezinazko tokietan. Bizantziar garaiko haitzetan induskatutako etxebizitzak ikusgai daude baita Gurutze-kobako oratorioa[9], San Nicolicchiokoa[10] eta San Micidiariokoa[11] ere.
Arabiarren ostean, normandiarren garaian jendea bizi zen toki horretan. Godfrey Malaterra kronistaren arabera, 1092an, arabiar komunitate bat zegoen ' 'Pentargia' ' izeneko tokian. Hurrengo urtean, Urbano II.aren Aita santuaren bulda batek Sirakusako elizbarrutia eta ' ' Pentargia ' ' aipatu zituen.[12]
Paolo Orsi arkeologoa izan zen lehena sistematikoki lekua ikertzean 1899, 1895 y 1897ko kanpainetan.[13]
« | Dena lortu zen nire konstantziarengatik, eta Nava anaien eskuzabaltasunari esker, hemen ohorez eta eskertasunez gogoratzen ditudanak. 1895eko udaberrian hilabete bateko kanpaina bat antolatu zen eta, bi urte beranduago (1897ko ekainean), beste laburrago bat gauzatu zen. | » |
—Paolo Orsi[14] |
XIX. mendeko 50eko hamarkadan, Luigi Bernabò Break jarraitu zuen indusketekin.
Pantalica toki erakargarria da txangoak edo ibilaldiak egiteko. Naturaz gain, milurteko historia nabaritzen da 5.000 labar-ilobietan.[15]
Zaila da jakitea zenbat hilobi dauden Pantalican. Halere, hainbat nekropoli onartu dira:
Orsik azaltzen du zergatik bakarrik nekropolien hondakinak agertu dira eta ez kokalekuarenak:
« | Sikuloen bizilekuez ez dago arrastorik, hauek, jakina denez, aldi baterako kobetan bizi zirelako, txabola biribiletan, eliptikoetan eta geroago, errektangularretan. Etxe horiek, mendietan eraiki zirenak, hauskorrak ziren: zurez, lastoz eta kanaberaz eginda zeudelako (…). Goi-ordoki horretan txabola xumeak pilatzen ziren, baina ez daude haien arrastorik, material suntsikorrez eginda zeudelako, eta lurzorua aldapatsua izatean, euriek drainatu zituzten. | » |
—Paolo Orsi[18] |
(Zehaztasun gehiagorako ikusi Pantalikako Anaktoron)
Eskualdeko punturik altuenetariko horretan Pantalikako akropolia dago. Handik inguruko haranak begiztatzen dira eta etsaien etorrera kontrola zitekeen. Hor Printzearen jauregia edo Anaktorona eraiki zen, tokiko harriz egindako eraikin bakarra. Eraiki horretan (K.a. XII.-XI. mendekoa) mizeniar eragina nabaritzen da.
Bizantziar kulturaren osteko populazioen presentzia argi dago hainbat kokalekutan eta, haitzetan induskatutako herri txikietan:
Filoportoren ondoan, non kotxeak uzteko toki bat dagoen, lunabarro bat nabari daiteke, beharbada, K.a. V. mendean defentsarako egin zen beste azpiegiturekin batera. Horiek, bizantziar garaian erabili ziren, dorre bat gehituz.
Giarranauti baso handi bat da Pantalicako goi-ordokian. Toki hau oso aberatsa da aztarna arkeologikoetan, gehienbat bizantziar garaikoak. Parkearen bidezidorrak jarraituz, bizantziar herri baten hondakinak daude (K.o. VI.-VIII. mendekoa), zurrategi batena eta haitzean induskatutako errota bat.
Pantalicako eragin kulturalak, Pantalicako kultura izenekoa, Sizilian barrena hedatu ziren. Elementu topografiko moduan, leku estrategikoak eta altuak aukeratzen ziren iraupenezko iturriak kontrolatzeko, hala nola, larreak, basoak eta laboreak.
Anapo haranean, XX. mendearen hasieran, trenbide bat eraiki zen kostaldea eta barrualdea konektatzeko, Pantalikako eskualdean geraleku bat zuena. Trenbidea erabili zen 50eko hamarkada arte. Gaur egun, zenbait tunel eta orduko eraikinak oraindik erabiltzen dira.