Paolo Pezzi | |||||
---|---|---|---|---|---|
2007ko urriaren 27a - ← Tadeusz Kondrusiewicz (en) Elizbarrutia: Moskuko Ama Birjinaren artxidiozesia
2007ko urriaren 27a - ← Tadeusz Kondrusiewicz (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Russi, 1960ko abuztuaren 8a (64 urte) | ||||
Herrialdea | Italia | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | San Tomas Akinokoa Eliz-Unibertsitatea Pontifical Lateran University (en) | ||||
Hezkuntza-maila | Doctor of Divinity (en) | ||||
Hizkuntzak | italiera errusiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Paolo Pezzi, Pavel Pezzi izenez ere ezaguna, (errusieraz: Паоло (Павел) Пецци; Russi, 1960ko abuztuaren 8a) italiar-errusiar elizgizona da, Moskuko Ama Birjinaren artxidiozesiako artzapezpikua.
Russin (Italia) jaio zen 1960ko abuztuaren 8an. Filosofia eta teologia ikasi zituen San Tomas Pontifize Unibertsitatean 1985etik 1990era, eta 1990eko abenduaren 22an apaiztu zen[1].
1993az geroztik Errusian lan egin du. 2000an teologiako doktore tesia defendatu zuen. Errusiako hainbat unibertsitatetan etika, antropologia soziala eta elizaren historia irakatsi zituen, besteak beste, Novosibirskeko Estatu Unibertsitatean eta Errusiako Estatu Giza Zientzietarako Unibertsitatean[2]. San Petersburgoko apaizgaitegiko erretore izan zen 2006tik 2007ra[3].
2007ko irailaren 21ean, Benedikto XVI.a aita santuak Moskuko Ama Birjinaren artxidiozesiko artxapezpiku izendatu zuen[1], eta urriaren 27an apezpiku ordenatu zuten[4].
2011n errusiar herritartasuna lortu zuen[5]. 2012an Cor Unum Pontifize Kontseiluko kide izendatu zuten[6].