Paquita Salas espainiar umorezko telesaila da, Javier Calvok eta Javier Ambrossik egina. Atresmediaren Flooxer plataformarentzako egin zen, 2016an estreinatu zelarik, baina lehen denboraldiak izan zuen harrera ona dela eta, Neox katean ere aireratu zuten. 2017an Netflix plataformak eskuratu zituen telesailaren eskubideak, eta bertan estreinatu dira bigarren denboraldia (2018) eta hirugarren denboraldia (2019)[1].
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Paquita Salas antzezleen ordezkari onena zen 1990eko hamarkadan, eta dena aldatu den arren, bera ez da batere aldatu. Ordezkatzen duen antzezle ospetsuenak uzten duenean, Paquitaren mundua hankaz gora jartzen da. Magüi laguntzaile bereizezinarekin eta Álex banatzailearekin batera, Paquita jeinu berri baten bila hasiko da etsi-etsian. Lanbidean eta munduan nolako tokia daukan erakutsiko dio bilaketak Paquitari.
Denboraldiak
|
Atalak
|
Igorpena
|
Plataforma
|
Estreinaldia |
Amaiera
|
|
1
|
5
|
2016ko uztailaren 6a
|
2016ko urriaren 25a
|
Flooxer
|
|
2
|
5
|
2018ko ekainaren 29a
|
Netflix
|
|
3
|
6
|
2019ko ekainaren 28a
|