Paquita la del Barrio | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Veracruz, 1947ko apirilaren 2a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Paquita la del Barrio |
Genero artistikoa | rantxera |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
paquitaladelbarrio.com.mx | |
Francisca Viveros Barradas kantari mexikarra (Veracruz, 1947ko apirilaren 2a) Paquita la del Barrio ("Paquita auzunekoa") izen artistikoarekin ezaguna, Mexikoko ranchera estiloko abeslaria da, baina Mexikoko beste estilo batzuetakoa ere kantatzen du.
Telebistako telenobeletan eta filmetan ere aktore lanak egin izan ditu. Alto Luceron jaioa, Veracruz estatuan, Mexiko Hirian hasi zuen karrera 1970ean.
Paquita la del Barrio hamabost urte zituela ezkondu zen, haurdun, berrogeita biko gizon batekin. Haurdunaldian jakin zuen bere senargaiak beste herri batean beste emazte eta familia bat zeuzkala, baina ez zuen bertan behera uzteko indarrik izan.[1] Orduan pilaturiko oinazea darie bere abestiei. Errukirik gabe iraintzen ditu gizonak. Hala erakusten du, adibidez, ziur aski bere kanturik ospetsuena denaren izenburuak: Rata de dos patas (hanka biko arratoia).[2]
Paquitak lehenbiziko senar hura eta beste gizon asko dauzka gogoan Agure buztan berde kantuan: "Viejo rabo verde" deitzen die,[3] "zahar gizajo sehaska-bortxatzaile". Beste abesti batean, Pobre pistolita (pistolatxo gajoa)[4], bere gizon harroaz kexu zaigu Paquita: "gau osoa pasa nuen itxoiten, zure zurrungak entzuten, bakarrik, ametsetan; pistolatxo tristea zurea, jadanik ez du tiro egiten, ezta noizbehinka ere, inutila, zein zekena izan den natura zurekin".[1]
Esperientzia pertsonalaz aparte, Mexikoko sexismo eta matxismo orokortuari ere egiten dio eraso kantariak estilo horrekin.
Urtea | Izenburua |
---|---|
2008 | Lo nuevo de Paquita la del barrio |
Las mujeres mandan | |
Las consentidas de Paquita la del barrio | |
2007 | No chifle usted |
Puro dolor | |
2006 | 20 éxitos |
El estilo inconfundible de Paquita la del barrio | |
2005 | Que Chulos Campos |
No me amenaces | |
Mi historia | |
Llorarás | |
En la bohemia | |
2004 | Que Mama tan chaparrita |
Para los inútiles | |
Me estás oyendo, inútil? | |
Lámpara sin luz | |
La crema de la crema | |
Hombres malvados | |
2002 | Verdad que duele |
Pa' puras vergüenzas | |
Falsaria | |
2001 | Taco placero |
Duro y contra ellos | |
2000 | Piérdeme el respeto |
El club de los inútiles | |
Azul celeste | |
1999 | Al cuarto vaso |
1998 | Me saludas a la tuya |
1995 | Dicen que tú |
1994 | Acábame de matar |
1993 | Tres veces te engañé |
Te voy a recordar | |
Paquita la del Barrio y sus boleros rancheros | |
Ni un cigarro | |
Invítame a pecar | |
Bórrate | |
1992 | Desquítate conmigo |