Paraformaldehido | |
---|---|
Konposizioa | karbono, oxigeno eta hidrogeno |
Mota | polieter, Azetal eta oligomero |
Erabilera | |
Rola | local anti-infective agent (en) eta fixative (en) |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 30525-89-4 |
Reaxys | 102769 |
Gmelin | 31962 |
ZVG | 14070 eta 14071 |
EC zenbakia | 608-494-5 |
ECHA | 100.108.270 |
MeSH | C003043 |
UNII | Y19UC83H8E |
KEGG | C12942 |
Paraformaldehidoa (PFA) polioximetilenorik txikiena da. Formaldehidoa polimerizatuz sortzen da, eta ohiko polimerizazio-maila 8-100 unitatekoa da. Paraformaldehidoak formaldehido-usain arina izaten du, deskonposatu egiten baita. Paraformaldehidoa poli-azetala da.
Paraformaldehidoa poliki-poliki eratzen da formaldehidozko ur-disoluzioetan prezipitatu zuri gisa, batez ere hotzean biltegiratzen bada. Formaldehidoak, berez, oso formaldehido monomeriko gutxi du; molekula gehienek poliformaldehidozko kate laburrak eratzen baitituzte. Metanol-kantitate txiki bat egonkortzaile gisa gehitzen da maiz, polimerizazioaren hedadura mugatzeko.
Paraformaldehidoa lehorrean berotuz despolimeriza daiteke formaldehido gaseosoa lortuaz. Uretan disolbatutako paraformaldehidoa berotuz edo base baten bidez despolimeriza daiteke.
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |