Paraguaiko Herriaren Armada | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | gerrillari taldea eta erakunde terrorista |
Herrialdea | Paraguai |
Ideologia | marxismo-leninismoa |
Paraguaiko Herriaren Armada (gaztelaniaz: Ejército del Pueblo Paraguayo edo EPP) Paraguain, eta zehazkiago herrialdearen ipar-mendebaldeko zenbait barrutitan, diharduen talde armatu marxista-leninista da.
2008ko martxoaren 1ean sortu zen Horquetan taldeari atzeman zitzaion agiri baten arabera. Hala ere, taldekideak Aberri Aske Alderdiaren (gaztelaniaz: Partido Patria Libre) baitan antolatu ziren aldez aurretik, horien artean Carmen Villalba eta Alcides Oviedo Brítez taldekide historikoak.