Paraguaitar zopa | |
---|---|
ogi | |
![]() | |
Materialak | Cornmeal (en) ![]() tipula arrautza gazta esnea |
Osagaiak | Cornmeal (en) ![]() |
Paraguaitar zopa (gaztelaniaz: sopa paraguaya; guaranieraz: Sópa Paraguái) Paraguaiko gastronomiako plater tipikoa da. Bixkotx harrotu eta gazi bat da, kaloriatan eta proteinatan aberatsa.
Paraguaitar zopa tradizionala prestatzeko hurrengo osagaiak erabiltzen dira: tipula, ura, gatz lodia, txerri-gantza, gazta freskoa, arto-irina, esne mamitua edo naturala, esne-gaina.
Txikitu edo xehatu tipula eta irakin gatzadun uretan 15 minutuz. Ondoren, irabiatu gantza eta gehitu arrautzak, irabiatzeari utzi gabe. Gero, gehitu gazta.
Handik sortutako oreari gehitu egositako tipula, arto-irina, esnea eta gaina. Nahasi dena emeki. Jarraian, jarri orea gantzaz bustitako laberako erretilu batean eta labekatu 200 °C-tan ordubete inguruz.
![]() |
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |