Paraserianthes lophanta | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fabales |
Familia | Fabaceae |
Generoa | Paraserianthes |
Espeziea | Paraserianthes lophantha Nielsen, 1983 |
Basionimoa | Acacia lophantha |
Paraserianthes lophantha Fabaceae familiako lekadun espezie bat da, izen arruntez "Albizia" izenekoa. Hego Amerikan du jatorria.
Heldu garaian 4 eta 7 metroko altuera har ditzake eta adaburuak piramide itxura du. Loreak neguan ateratzen dira, hori kolorekoak eta hodi itxura dute. Hostoak iraunkorrak dira, baina hotz handia eginez gero, eror daitezke.
Oso ohikoa da eta landatzeko ez du arreta berezirik behar; substratu txiroekin ere haz daiteke, baina beti ere ondo xukatuak eta haizeetatik babestuta.
Oso azkar hazten da eta lorategietan maiz erabiltzen den zuhaixka da.
Albizia julibrissina oso antzekoa den espeziea da baina haren loreen ñabardurak bereizten du, izan ere, kolore gorriak eta horiak baititu.
Paraserianthes lophantha ( Willd. ) I. C. Nielsenek deskribatu zuen eta [./https://es.wikipedia.org/wiki/Bulletin_du_Mus%C3%A9um_National_d'Histoire_Naturelle Bulletin du Muséum National d'Histoire Naturelle], Section B, Adansonia. Botanique Phytochimie-en argitaratua izan zen 5 (3): 326. 1983 [1984]. [1]