Pareto diagrama

Pareto diagrama: zutabeetan arrazoi bakoitzagatik lantokira berandu iritsitako aldi kopurua jasotzen da; metatze-kurban, balio horiek modu metatuan agertzen dira. Bi kausak soilik berandutze guzitetatik %80tik gora eragiten dute.

Pareto diagrama kategoria zenbaitetan jasotako kopuruei dagokien zutabe diagrama, kopuru handienetik txikienera, eta balio horiei dagokien metatze-kurba edo banaketa-funtzioa batera irudikatzen dituen datu-diagrama da. Bereziki, kalitate arloan erabiltzen da, kausa desberdinek eragindako akats kopurua irudikatu eta horretan oinarrituta, akats kopuru handienak eragiten dituzten kausak hautemateko, Paretoren printzipioari jarraiki, zeinaren arabera kategoria edo kausa kopuru txiki batek akats kopuru totalaren zati handi bat eragin beharko lukeen. Joseph Juran kalitate adituak aplikatu zuen bereziki, arazoen %80ak kausa guztietatik %20ek sortzen dutela" edo "garrantzi handiko gutxi eta hutsal asko" adieraziz, bere kalitaterako zazpi funtsezko tresnen baitan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.