Pascal Ondarts | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Mehaine, 1956ko apirilaren 1a (68 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | harroina | ||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 102 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 178 zentimetro |
Pascal Ondarts (Mehaine, 1956ko apirilaren 1a) baxenafartar errugbilari ohia da, harroin postuan aritzen zena. Biarritz Olympiqueko jokalaria izan zen eta, 1986-1991 bitartean, 42 partida jokatu zituen Frantziako selekzioarekin, bost urtez parte hartu zuen Bost Nazioen Txapelketan, eta baita 1987ko eta 1991ko Munduko Errugbi Txapelketetan ere.[1]
Pascal Ondarts Mehainen jaio zen. 1956ko apirilaren 1ean. Gaztetan Bidarten jokatu ondoren, Miarritzen aritu zen beti, 17 urtez, 1993an erretiratu zen arte. Jokalari erregularra izan zen, gogorra hala uztartzeetan nola joko irekian eta, era berean, harroin postuan aritzeko dinamikoa. Ez zen, beharbada, izugarri handia gorputzez, gorputz sendokoa bai, ordea.[2] Abeslari bikaina, hirugarren denboretan kantatzen zituen euskal abestiengatik ere ezaguna zen.[3]
1986ko azaroaren 15ean egin zuen debuta Frantziako selekzioarekin, Nantesen, Zeelanda Berriko errugbi selekzioaren aurka; Frantziak garaipen historikoa lortu zuen: 16 eta 3.[4] Denera 42 aldiz jantzi zuen Frantziako elastikoa 1986-1991 bitartean, horietako 18 Bost Nazioen Txapelketan eta beste 9 1987ko eta 1991ko Munduko Errugbi Txapelketetan. The Times egunkariaren arabera, Frantziako selekzioarekin inoiz jokatu duten 10 errugbilari beldurgarrienetako bat izan zen.[5][oh 1]
Zelaietatik erretiratu zenetik ostalaritzako enpresaburua izan da; hotel-jatetxeak ditu, bai Biarritzen, bai Baionan.[3]