Pasta alla Norma

Pasta alla Norma
pasta platera, lehen plater eta Siziliako gastronomia
Osagaiaktomatea, pasta, alberjinia eta ricotta salata
Historia
JatorriaItalia

Pasta alla Norma Siziliako gastronomiako pasta plater tradizional bat da, jatorriz Cataniakoa[1]. Gehienetan, maccheroni (makarroiak) pasta erabiltzen da, eta halaber alberjinia frijituak, tomatea, albaka freskoa eta ricotta salata birrindua (Siziliako ohiko ardi-gazta).

Platera Italia osoan ezagutzen da XIX. mendetik, eta izenaren jatorria azaltzen duten teoria ugariak bat datoz Norma operaren emmenez dela (Vincenzo Belliniren 1831eko obra, Catania bertakoa) omenez dela[2]. Teorietako batek aipatzen du Cataniako Nino Martoglio komediografoak plater hau dastatu zuenean esan zuela: "È una vera Norma!", osagaien kalitate eta ontasun gorena adieraziz, harrezkero platerari lotuta geratu zena.

Nahiz eta osagai gutxi erabili eta sinpleak izan, errezeta honen aldaerak oso desberdinak dira, batez ere erabilitako pasta eta ricotta gaztaren araberakoak.

Aldaera batzuek ricotta egosia erabiltzen dute, gaziaren zaporea erabat aldatzen duena; berez, leunagoa da eta hur oinarri atsegina du. Aldaera hau estimatua da Messina aldean, non ricotta egosia gazta tipikoa den.

Trapanin, aldaera, busiati izeneko pasta mota erabiltzen da. Pasta freskoz egindako formatu berezi eta tradizionala da, gari gogorrezko semolaz eta urez egin, lehortze geldoarekin, buso izeneko armaduras eginak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Gillian Riley. (2007-11-1). The Oxford Companion to Italian Food. Oxford University Press, AEB, 401– or. ISBN 978-0-19-860617-8..
  2. (Italieraz) Massimo Alberini, Giorgio Mistretta, Guida all'Italia gastronomica, Touring Club Italiano, 1984, p. 337

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]