Pastéis de bacalhau edo bakailao pastela, Portugalgo sukaldaritzan oso ezaguna den prestaketa dugu. Bakailao, patata, arrautza, perrexila eta baratxuria ditu oinarrizko osagaiak.
Patata egosiarekin, arrautzarekin eta bakailaoarekin eginiko kausera modukoak dira, frijitu egiten direnak. Arbi hostoekin edo tomatearekin eginiko arroza izaten du hornigai askotan.