Pat Garrett and Billy the Kid (euskaraz Pat Garrett eta Billy Haurra) 1973ko Sam Peckinpah estatubatuar zinema zuzendariren western filma bat da. Bertan, James Coburn, Kris Kristofferson, Bob Dylan, Slim Pickens eta Jason Robards aktoreek antzeztu zuten.
Filma honetako soinu banda Bob Dylan kantautorearen Pat Garrett & Billy the Kid izeneko diskoan argitaratu zen, bertan eta filmean kantautore honen Knockin' on Heaven's Door ("Zeruko Atean Joka") abesti ospetsua entzun daitekeelarik.
Denek William Bonney (Kris Kristofferson) pistolariaera "Billy Haurra" ezizenez ezagutzen dute. Epaiketa ondoren urkamendian hiltzera zigortua izan ondoren, zigorraren zain Lincoln herriko kartzelan espetxeratua dago. Baina ustekabean bere eskuetara colt 44 pistola bat iritsiko da, harekin bere zaindariak hil eta Mexikora ihes egingo du. Halere, beste garai batean bere adiskide izan zen Pat Garrett (James Coburn) sheriffa hura atzemateko asmoz atzetik etengabe jarraika izando du.