Patricia St. John | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Southampton, 1919ko apirilaren 5a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Coventry, 1993ko abuztuaren 15a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
patriciastjohn.org.uk | |
Patricia Mary St. John (Southampton, 1919ko apirilaren 5a – Canley, 1993ko abuztuaren 15a) ingeles idazle ets misiolari ebanjelikoa izan zen. Bere bizitzaren zati handi batean Marokon lan egin zuen erizain misiolari gisa.
1919an jaio zen Ella St. John (Swain) eta Harold (Harry) St. John misiolarien familian. Bost seme-alabetatik hirugarrena zen[1].
Eskolako ikasketak amaitu ondoren, erizain izateko trebatu zen eta Bigarren Mundu Gerran zaurituak sendatzen laguntzeko deitu zuten. Gerra amaitu ondoren, Clarendon nesken barnetegian hezitzaile gisa lan egiten hasi zen. Gero Tangerrera joan zen erizain misiolari izateko. Guztira 27 urte eman zituen atzerrian. Bere azken urteak Canleyn (Coventry) eman zituen, non Canleyko Eliza Ebanjelikoan zerbitzatu zuen eta haurrei Bibliako klaseak eman zizkien. 1993ko abuztuaren 15ean hil zen bihotzeko arazoen ondorioz[2].
XX. mendearen bigarren erdiko britainiar idazle ebanjeliko emankorrenetako bat da[3]. Treasures of the Snow eta Tanglewood's Secret liburuak zinemaratu dituzte[4].