Patrimonio Nacional

Patrimonio Nacional
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen partePresidentetza eta Lurralde Administrazioetako Ministerioa
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaPresidentetza, Gorteekiko Harremanak eta Berdintasun Ministerioa
Historia
Sorrera1865
1940
Sortzailea
Ordezkatzen duRoyal Household and Heritage of the Crown of Spain (en) Itzuli
webgune ofiziala

Patrimonio Nacional (euskaraz: «Ondare Nazionala») Espainiako erakunde publikoa da, Presidentetzako, Gorteekiko Harremanetako eta Memoria Demokratikoko Ministerioaren mendekoa, eta historikoki Espainiako Koroari lotutako ondasunak zaintzen eta mantentzen ditu.[1]

Patrimonio Nacionalak administratzen dituen ondasunek balio handiko artelanak hartzen dituzte, hala nola jauregiak, parkeak, lorategiak, monasterioak, askotariko dekorazio-arteak (altzariak, urregintza, portzelana, erlojuak...) eta maisu handien pinturak, hala nola Goya, Velázquez, Tiziano, El Greco, Mengs eta Salvador Dalí. Erregeak jasotzen duen opari ofizial oro Patrimonio Nacionaleko ondasunen zati ere bihurtzen da.

XIX. mendean eta 1931ra arte Patrimonio de la Corona zuen izena, Bigarren Errepublikan Patrimonio de la República izena hartu aurretik. Gaur egun, ondasun horiek estatuaren jabetzakoak dira, eta erregearen eta gainerako errege-familiaren esku daude, bizileku gisa erabiltzeko edo estatu-egintzetarako eta zeremonia ofizialetarako. Horrela, Koroaren jabetza izateari eta Errege Etxeak kudeatzeari utzi diote, eta Espainiako Estatuaren mende geratu dira.

Presidenteen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]