Paul J. Sachs | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Paul Joseph Sachs | ||
Jaiotza | Manhattan, 1878ko azaroaren 24a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Cambridge, 1965eko otsailaren 18a (86 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Samuel Sachs | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Dwight School (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | bankaria, eduki-editorea, irakaslea, arte bildumagilea eta arte-historialaria | ||
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Harvard Art Museums (en) Wellesley College Fogg Museum (en) | ||
Kidetza | Roberts Commission (en) | ||
Paul Joseph Sachs (New York, AEB, 1878ko azaroaren 24a - Cambridge, Massachusetts, AEB, 1965eko otsailaren 18a) estatubatuar enpresaria eta museo zuzendaria izan zen.
Paul J.Sachs Harvardeko Fogg arte museoko zuzendaria eta museologia modernoaren aitzindarietakoa izan zen. 1922an museoko lana eta museoko arazoak izeneko ikastaro berritzailea ematen hasi zen Harvard Unibertsitatean. Artearekin zuzenean zerikusia zuten gaiez gain, museoen finantzei eta kudeaketari buruzkoak ere jorratzen zituen ikastaroan. Sachsen eskoletatik gero AEBetako eta Europako museo nagusietako zuzendari eta kudeatzaileak izango ziren ikasle asko igaro ziren eta, hala, haren ikuspegiak eragin handia izan zuen XX. mendeko museologian[1].
Erakusketa-espazioen antolaketa ere landu zuen Sachsek. Artelanak altuegi jartzeko joera zegoela uste zuen eta Fogg museoan koadroak ikuslearen begien parera jaistea erabaki zuen[1].