Paul Kane | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mallow, 1810eko irailaren 3a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Toronto, 1871ko otsailaren 20a (60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, idazlea, esploratzailea eta arkitektura proiektuen marrazkilaria |
Lantokia(k) | Kanada |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Akademizismoa |
Genero artistikoa | erretratua paisaia margolaritza |
Paul Kane (Mallow, Cork konderria, 1810eko irailaren 3a - Toronto, 1871ko otsailaren 20a) kanadar margolaria izan zen.
Irlandan jaio zen militar ingeles baten semea eta hamar urterekin Kanadara emigratu zuen familiarekin. Bere heziketa artistikoa autodidakta izan zen eta bi bidaia egin zituen Europara maisu handien margolanak kopiatzera.
Bi bidaia egin zituen 1845ean eta 1846tik 1848ra Torontotik Kanadako ipar-mendebaldera, bigarrena Hudson Badiako Konpainiak finantzatua. Bi bidaietan, Lehen Nazioetako kideen zirriborroak eta apunteak egin zituen. Itzuleran, zirriborroak aprobetxatu zituen ehun olio-margolan baino gehiago egiteko. Arrakastaz erakutsi zituen bere lanak 1848 eta 1852an, eta margolaritzatik bizitzea ahalbidetu zioten enkarguak jaso zituen.