Paul Morrissey | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Manhattan, 1938ko otsailaren 23a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Manhattan, 2024ko urriaren 28a (86 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Fordham Unibertsitatea Ampleforth College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea, film-zuzendaria, argazkilaria, film-muntatzailea, gidoilaria, aktorea, argazki-zuzendaria eta errealizadorea |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Armada |
paulmorrissey.org | |
Paul Joseph Morrissey (New York, 1938ko otsailaren 23a – ibidem, 2024ko urriaren 28a) estatubatuar zinema zuzendaria izan zen.
New Yorken jaio zen guraso katoliko irlandarrekin eta ikastetxe katolikoetan hezi zen. Graduatu ondoren, armadan sartu eta teniente mailara iritsi zen. 1960ko hamarkadaren amaieran, East Villagera joan zen, eta Exit Gallery zinemateka zabaldu zuen. Bertan, zinema underground eta dokumentalak eman zituen.
1965eko ekainean Andy Warhol ezagutu zuen eta The Factoryren proiektuetan kolaboratu eta publizitatea zuzendu zuen. Joe Dallesandro aktorea ere ezagutu zuen, eta hainbat filmetan zuzendu zuen. 1973an, bi film arrakastatsu zuzendu zituen Erroman, eta, ondoren, Los Angelesera joan zen film independenteak zuzentzera. 1980ko hamarkadan New Yorkera itzuli zen eta New Yorkeko gainbehera sozial eta moralari buruzko film satirikoak zuzendu zituen.
Velvet Underground & Nico taldeko managerra ere izan zen.