Paul Puhallo von Brlog

Paul Puhallo von Brlog

Geheimrat (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaBrlog Ozaljski (en) Itzuli1856ko otsailaren 21a
Herrialdea Kroazia
 Austria-Hungariako Inperioa
HeriotzaViena1926ko urriaren 12a (70 urte)
Familia
AitaMichael Puhalo von Brlog
Hezkuntza
HizkuntzakKroaziera
Jarduerak
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraInfanteria
Graduacolonel general (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Paul Freiherr [1] Puhallo von Brlog (1856 - 1926) Austria-Hungariako armadaren Jeneral serbo-kroaziar bat izan zen.[2] Hirugarren eta Lehen Armadak agindu zituen Lehen Mundu Gerran.

Brlog hirian jaio zen 1856ean, Kroazian. Bere aita ofiziala zen. Mährisch Weißkirchen eskola teknikoan ikasi zuen, Vienako akademia teknikara pasa baino lehen. Ikasketak 1877ean amaitu zituen eta kanpainako artileriako 11.erregimendura pasa zen. Urte batzuk geroago, 1883ean Linz-eko zalditeriako 2. dibisiora pasa zen. 1886ean, Estatu Nagusiko kapitaina izendatu zuten, eta hurrengo urtean, ezkondu zen. 1892ean, 3. dibisiora pasatu zen Linz-eko infanteriako nagusi bezala.

1894tik 1896ra, Austria-Hungariako armadako Estatu Nagusiko operazioetan lan egin zuen. 1896tik 1898ra, Puhallo tenente koronelak serbitzu aktiboan aritu zen, bataila komandante bezala, Tarnopolko infanteria-ren 55. erregimenduan, Galizian. 1898ean, Vienako gerra eskolara bidali zuten klaseak ematera, eta koronel izatera pasa zen.1902. urtean Estatu Nagusiko operazioetara bueltatu zen, eta hurrengo urtean, hemengo nagusia bilakatu zen. 1905ean, general nagusia bilakatu zen.

Bere agintepean, gerra eskola berritu egin zen. 1908. urtean baroi titulo nobiliarioa eskuratu zuen eta hurrengo urtean Feldmarschalleutnant izendatu zuten. 1910ean, Krakobiara joan zen Landwehr-ko 46. dibizioaren nagusi izateko. 1913ean, Feldzeugmeister bihurtu zen. Azaroan Geheimer Rat ere izendatu zuten.

Lehen mundu gerra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra hasi zenean, Armadako V. Batailoia Viktor von Dankl-ik komandatzen zuen lehenengo Armadara bidali zuten, eta Galitziako mugara bidali zuten. Krasnikeko guduan parte hartu zuen. Gudu honek ekialdeko frontearen lehen hilabetetako gudurik garrantzitsuenetakoa izan zen, eta Austria-Hungariar armadaren hasiera ez hain ona hobetu zuen. Puhallo fronte honetan iraun zuen urte horretako azken egunetara arte. Momentu horretan 3. armadaren aginpean ezarri zuten.

Neguko Karpatoetako guduan parte hartu zuen 1914ko azken egunetatik aurrera. Gero, Przemyslgo gotorlekuaren defentsan borrokatu zuen baina porrotean amaitu zuen. Disenteriaz jota aste batzuk eman zituen serbitzu aktibotik kanpo. 1915eko maiatzean itzuli zen Armadako 5. batailoiarekin. Bug hiriko guduan parte hartu zuen orduan. Uztailean, Leopoli hiria aske utzi zuen eta Sokal hiriaren konkistan lagundu zuen.

1916ko udaberrian, Generaloberst izendatu zuten bere adinagatik.

Gerra ostean, bere jaio herrian bizi izan zen denbora labur batez. Momentu horretan bere herria estatu berri batean zegoen Eslovenia, Kroazia eta Serbia bateratzen zituena; Jugoslavia . Hala ere, Vienara itzuli behar izan zuen estatu berri horrek pensio oso baxua ematen baitzion eta. Vienan militar lagun baten laguntzarekin bizi izan zen. 1926an hil zen 70 urterekin.

  • Meritu Militarraren Gurutzea (Austria-Hungaria, 1896ko apirilaren 16a)
  • Burdinezko Koroaren Ordena, 3. mailakoa (Austria, 1902ko urriaren 12a)
  • Leopoldoren Ordenaren Zaldunaren Gurutzea (Austria, 1905eko apirilaren 27a)
  • Alberten Ordenaren Komandantea, 1. klasea (Saxonia, 1906)
  • Meritu Militarraren Ordenaren Gurutze Handia (Espainia, 1906)
  • Federikoren Ordenaren Komandantea, 1. Maila (Württemberg, 1907)
  • Burdinezko Koroaren Ordena, 2. mailakoa,(Austria, 1910eko abuztuak 2)
  • Geheimrat-aren parte (1913ko azaroaren 30a)
  • Burdinezko Koroaren Ordenaren Gurutze Handia, gerra apaingarriarekin (Austria, 1914ko urriaren 5a)
  • 1914ko Burdinezko Gurutzea, 1. klasea ezpataduna (1917) eta 2. klasea (1915eko ekaina)
  • Gurutze Gorriaren Merituaren Gurutzea, 1. Mailakoa (1915eko ekainean)
  • Leopoldoren Ordenaren Gurutze Handia ezpata eta gerra apaingarriekin (Austria, 1917ko apirilaren 7a)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Austria-Hungariar Inperioaren garaian freiherr titulua Baroi bezalakoa da baina abizen modukoa hartzen zaio
  2. «Austro-Hungarian Army - Generaloberst Paul Baron Puhallo von Brlog» www.austro-hungarian-army.co.uk (Noiz kontsultatua: 2019-07-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Puhallo von Brlog Aldatu lotura Wikidatan