Paulo Sérgio Pinheiro | |||
---|---|---|---|
![]() (2005) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Rio de Janeiro, 1944ko urtarrilaren 8a (81 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Lehen hizkuntza | portugesa | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | diplomazialaria eta politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Brazilian Academy of Sciences (en) ![]() |
Paulo Sérgio Pinheiro (Rio de Janeiro, 1944ko urtarrilaren 8a) jurista brasildarra da, lan garrantzitsuak izan ditu Nazio Batuen Sistemaren barruan.[1]
Rio de Janeiron jaio zen. Ibilbide akademiko luzea du, eta kargu akademikoak izan ditu São Pauloko Unibertsitatean, besteak beste.[2]
Nazio Batuen Sisteman, Myanmareko giza eskubideen egoerari buruzko kontalari berezia izan zen. Nazio Batuen kontalari berezia Burundin ere (1995 - 1999), eta Giza Eskubideak Sustatu eta Babesteko Azpibatzordearen kide zen.[3]
2003an, Kofi Annan idazkari nagusiak aditu independente izendatu zuen Pinheiro, idazkariorde nagusiaren kategoriarekin, haurren aurkako indarkeriaren mundu-fenomenoari buruzko azterketa sakona prestatzeko, Batzar Orokorrari 2006an aurkeztua izan zena.[3]
2004-2011 aldian Amerikako Estatuen Erakundeko Amerikarteko Giza Eskubideen Batzordeko zazpi mandatarietako bat izan zen eta haurren eskubideen[4] ardura berezia izan zuen. Nazio mailan, Brasilen, Giza Eskubideetarako Estatu Federaleko idazkari lanetan aritu zen, Fernando Henrique Cardoso presidentearekin.[5]
2011an, Siriarako Nazioarteko Ikerketa Batzordeko lehendakari izendatu zuten Pinheiro.[6]