Pazko gaubeila kristau erlijioan, Pazko egunaren aurreko gauean egiten den liturgia-ospakizuna da.[1] Larunbat santuko gauean egiten dute eta urteko kristau ospakizunik nagusiena, bertan Jesusen Piztuera ospatzen baitute.[2] Liturgian pazko-aldarria abesten dute.
Gaubeila suaren erritual batekin hasten da, Kristo berpiztuaren sinbolo den munduko argiarekin. Apaizak sua bedeinkatzen du, eta gurutzeari atxikitzen dizkion intsentsuzko garau ale, Kristoren bost zauriak irudikatzen dituztenak (eskuetan, oinetan eta alboan). Gero, Pazkozko xirioa sutan piztuko du apaizak eta elizan sartzen da, oraindik ilunpean, eta ondoren jendea sartzen da, ospakizunarekin jarraitzeko.
![]() |
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |