Pediococcus

Pediococcus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacillati
FilumaBacillota
KlaseaBacilli
OrdenaLactobacillales
FamiliaLactobacillaceae
Generoa Pediococcus
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketaGrampositibo

Pediococcus generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, koko itxura dutenak. Genero honetako bakterioak, Streptococcus eta Lactobacillus bezala, bakterio laktikoen taldean sailkatzen dira. Bakterio laktikoek metabolismo berezia dute, glukosa hartzitzen baitute azido laktiko sortuz. Hartzidura laktiko horrek garrantzia handia du zenbait industri-prozesutan, jogurtgintzan edo gaztagintzan, besteak beste, eta baita barazki hartzituak sortzeko prozesuan ere.

Pediococcus generoko kokoak tetradetan agertzen dira gehienetan, hots, lau zelulako taldeetan.

Hartzidura laktiko homolaktikoa egiten dute, aziko laktiko izanik azkeneko produktu bakarra. Ugaria da Pediococcus landareetan.

Oxidasa eta katalasa (-) da, eta ez du esporarik sortzen. Sauerkraut egiteko prozesuan parte hartzen du Pediococcusek, beste bakterio laktiko batzuekin batera.

Batzuetan hartzidura kaltegarriak burutu eta ardoa eta garagardoaren industrian kalte nabarmenak egiten ditu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]