Pedro Bidegain Estadioa

Pedro Bidegain Estadioa
Nuevo Gasómetro
Kokapena
Estatu burujabe Argentina
Argentinako hiriBuenos Aires
Koordenatuak34°39′08″S 58°26′24″W / 34.6521°S 58.4401°W / -34.6521; -58.4401
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1993
Inaugurazioa1993ko abenduaren 16a
JabeaClub Atlético San Lorenzo de Almagro
Kirolafutbola
ErabiltzaileaClub Atlético San Lorenzo de Almagro
San Lorenzo de Almagro women (en) Itzuli
Edukiera50.000
Kontaktua
HelbideaAvenida Perito Moreno 2145
Webgune ofiziala

Pedro Bidegain Estadioa (ezagunagoa Nuevo Gasómetro -euskaraz: «Gasometro Berria»- ezizenaz) Argentinako Buenos Aires hiriburuan kokatzen den futbol zelai bat da. San Lorenzo de Almagro futbol taldearen egoitza da, bertan etxeko partiduak jokatzen dituelarik.

Francisco Fernández de la Cruz Jeneralaren etorbidean dago, Perito Moreno eta Varela etorbideen elkargunean, Flores, Villa Soldati eta Nueva Pompeya auzoen mugetan.

San Lorenzok, 1993ko abenduaren 16an eta 52 astez eraikitzen jardun ondoren, San Lorenzo beste estadio batzuetan aritu ondoren, estadioa inauguratu zuen Txileko Universidad Católicaren aurka 2 eta 1eko garaipenarekin amaitu zen lagunarteko partidu batean.[1] Lehen partida ofiziala San Lorenzo - Belgrano de Córdoba izan zen eta Buenos Airesko taldeak Kordobako taldeari 1 eta 0 irabazi zion Carlos Javier Nettok sartutako golari esker.

Bere izena Pedro Bidegaini egindako omenaldia da, UCRko diputatu nazionala eta 1929 eta 1930 urteetan klubeko presidentea izan zena. Bere izena duen kale bat ere badago Boedo auzoan. Gasometro Zaharraren ondorengo estadioa da, San Lorenzoren estadio zaharra, 1916an inauguratua eta 1979ko abenduaren 2an ateak itxi zituena.[2]

Claudio Pando, Roberto Pando eta Claudio Grimoldi arkitektoak izan ziren proiektuaren buru, eta Fernando Miele klubeko presidentearen kudeaketan egin zuten oso-osorik.

Argentinako futbol profesionalaren estadio guztietatik, gaur egun Pedro Bidegain da jokalekurik handiena duena, 110 metroko luzera eta 70 metroko zabalerarekin.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.