Pedro Masó | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pedro Masó Paulet |
Jaiotza | Madril, 1927ko urtarrilaren 26a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2008ko irailaren 23a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta zinema ekoizlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Pedro Masó Paulet (Madril, 1927ko urtarrilaren 26a - ibidem, 2008ko irailaren 23a) zinema-zuzendaria izan zen.
Antzezle izatea zuen hasierako asmoa, baina zinemaren inguruko beste hainbat lanetan ere jardun zuen: makillatzaile, produkzio-laguntzaile, produkzio-zuzendari eta gidoigile izan zen, besteak beste. Zuzendari askorentzat idatzi izan ditu gidoiak. Ekoizle gisa, Pedro Masó P.C.S.A. ekoiztetxean egindako lanari esker nabarmendu da: ekoiztetxeak finantzatzen ditu bai Masóren beraren filmak eta baita beste zuzendari batzuenak ere.
Zuzendaritzari dagokionez, komertzialak dira Masóren filmak, eta kontsumoaren gizarteak liluratutako gizarte batean gertatutako aldaketak agertzen dituzte, oro har. Dena dela, telesailen alorrean egin ditu lan biribilenak, hala nola Anillos de oro (1983), Segunda enseñanza (1985) eta Brigada Central (1989).