Pedro eta otsoa | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Sergei Prokofiev |
Argitaratze-data | 1936 |
Ezaugarriak | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Sergei Prokofiev |
Pedro eta otsoa[1], Peru eta otsoa[2] edo Peio eta otsoa[3] (errusieraz: Петя и волк) haurrentzako ipuin sinfonikoa da, Sergei Prokofievek idatzitakoa 1936ko udaberrian, Natalia Satzek ekimenez bere Haur Antzoki Zentralean eszenaratzeagatik. Irakurleak (testua konpositoreak berak idatzi zuen) eta orkestrak interpretatzen dute ipuina.
1935ean, Natalia Satzek eta Moskuko Haur Antzerki Zentralak haurrentzako musika sinfonia berria enkargatu zioten Sergei Prokofievi[4]. Gonbidapenarekin txundituta, Prokofievek lau egunetan osatu zuen Pedro eta Otsoa[5]. Estreinaldia 1936ko maiatzaren 2an izan zen[6].
Pertsonaia | Musika-tresna | Tonalitatea |
---|---|---|
Pedro | biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua | Do maiorra |
Txoria | txirula | Sol maiorra |
Ahatea | oboea | Mi bemol maiorra, La bemol maiorra |
Katua | klarinetea | Sol maiorra |
Aitona | fagota | Si minorra |
Otsoa | tronpa | Sol minorra |
Ehiztariak | tinbala, dunbala, haize instrumentuak |
Pedro aitonarekin bizi da basoko argigune batean dagoen etxean. Egun batean Pedro etxetik irten zen, lorategiko atea zabalik utzita, eta txoriarekin lagun egiten zen. Ahateak atea irekita zegoela ikusi zuen eta urmaelera igeri egitera joatea erabaki zuen. Txoriarekin eztabaidatzen hasi zen, bietatik zein benetako hegazti kontsideratu behar zen: hegan egiten ez duen baina igeri egiten duen ahatea, edo igerian ezin duen txoria. Katua haiei begira zegoen, haietako bat harrapatzeko prest, baina txoriak, Pedrok ohartarazi duenez, zuhaitzean gora egin zuen hegan eta ahatea urmaelera joan zen.
Pedroren aitona etxetik atera zen. Bilobari marmarka hasi zitzaion, ohartaraziz otso gris handi bat basoan zebilela eta, Pedrok otsoen beldurrik ez zuela esan zion arren, etxera eraman zuen. Laster, otsoa benetan agertu zen. Katuak zuhaitzera igo zen, eta ahateak urmaeletik salto egin zuen, baina otsoak harrapatu eta irentsi egin zuen.
Soka baten laguntzaz, Pedro hesiaren gainetik igo eta zuhaitz altu baten gainean amaitu zuen. Txoriari otsoa despistatzeko eskatu zion, eta harrapatzen saiatu zenean, otsoa buztanetik harrapatu zuen lazoarekin.
Aspalditik otsoa harrapatzen saiatzen ari ziren ehiztariak atera ziren basotik. Pedrok otsoa lotzen eta zoologikora eramaten lagundu zien. Pertsonaia guztiek parte hartzen duten prozesio batekin amaitzen da ipuina. aurrean Pedro dago, haren atzetik ehiztariak eta otsoa, txoria haien gainean, eta atzean dabiltza aitona eta katua. Ahatea otsoaren sabelean dago eta piru-piru egiten du.
Walt Disneyk lan honen bertsio animatua ekoitzi zuen 1946an. Sterling Holloway irakurlea zen. Bertsio honek hainbat aldaketa ditu jatorrizkoarekin alderatuta:
Soiuzmultfilm sobietar estudioak lanaren bertsio bat ekoiztu zuen 1958an, animaziozko film laburraren formatuan. Bertsio honek ere hainbat aldaketa ditu: