Pegaso Z-102 | |
---|---|
kirol-automobila | |
![]() | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Pegaso (automobilgintza) |
Marka | Pegaso (automobilgintza) |
Diseinatzailea | Wifredo Ricart (en) ![]() |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 1.640 (![]() ![]() |
Masa | 990 kg |
Propulsatzailea | gasolinazko motor |
Ardatzen arteko distantzia | 2.340 mm |
Pegaso Z-102 ENASA enpresa espainiarrak 1951tik 1958ra bitartean fabrikatutako kirol-autoa izan zen. Wifredo Ricart ingeniari espainiarrak diseinatu zuen, nazioartean publizitate-estandarte gisa erabiltzeko asmoz.[1]
Aurreko posizioan zeraman V8 motor bat, 2.500 cc, 2.800 cc edo 3.200 cc-ko gaitasunarekin, bertsioen arabera. Munduko abiadura-errekorra lortu zuen 1953an errepideko autoen artean, 244,62 km/o-ko abiadura lortuta. Guztira 86 ale ekoitzi ziren bertsio desberdinetan, eta garai hartako 500.000 pezeta inguruko prezioan saldu ziren.[2][2] Konparazio gisa, SEAT 600 baten prezioa, 70.000 pezeta.[3]
1953an egin zen ale berezi hori bat (Cúpula izena eman zitzaiona), New York-eko erakusketa batean erakutsi zutren, eta bertan erosi zuen Dominikar Errepublikako presidente Rafael Trujillo diktadoreak. 1961an hil zen arte erabili zuen. Gero beste zenbait jabe izan diitu Louwman auto museoak erosi zuen arte[4]. Auto ale bikain hau Bilboko Guggenheim Museoan erakutsi zuten 2022an[5].